Hiriak ordenarik gabe handitu ziren, hasieran, fabrika berriak eta langileen etxebizitzak eraikitzeko. XIX. mendeak aurrera egin ahala, ordea, hiri hazkundea eta saneamendua antolatzen hasi ziren, eta hainbat azpiegitura sortu ziren: estolderia, iturri publikoak eta argiteria, esaterako. Plangintza hark iraunkortu egin zuen auzoak bertako biztanleen aberastasunaren arabera bereizten dituen hiri eredua.
Burgesiak erdigunea utzi, eta zabalgune berrietan finkatu zituen bere bizilekuak, hau da, hiriak hazi ziren eremuetan. Langile auzoetako etxebizitzekin alderatuta, kalitate handiko bizilekuak jaso zituzten zabalgune horietan.