Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Egiturak - Coggle Diagram
Egiturak
Sistema teknologiko guztiek egitura bat behar dute osagai desberdinak elkarrekin lotzeko, forma mantentzeko, bere pisuari eusteko eta kanpo eragileei aurre egiteko erabiltzen da.
EGITUREN FUNTZIOA
2.3. Oztopoak gainditzea: Ibilbidean aurrera egiten uzten ez duten oztopo geografikoak gainditzeko helburuarekin diseinatzen dira egitura batzuk. Horren adibide dira zubiak, tunelak, igogailuak…
2.4. Formari eustea: Egiturek, deformatu gabe (edo gutxi deformatu ondoren forma berreskuratuz), barne eta kanpo indarrei eutsi behar diete. Horien adibide dira gure hezurdura, zubi baten tiranteak, aterki baten hagaxkak edota freskagarri-lata baten egitura.
2.2. Kanpo-indarrei aurre egitea: Egitura guztiek kapo-eragileek (haizea, ura, lurrikarak…) eragindako indarrei eutsi behar diete.
Kanpo indarrei eusteko bakarrik daudenak urtegi baten horma, tokioko eraikinak.
2.5. Babesa ematea: Egiturak barruan gordetzen dituzten elementuak babesteko helburuarekin diseinatzen dira. Honen adibide dira ibilgailuen karrozeriak edota telefono mugikorren estalkiak.
2.1. Pisuari eustea: Grabitate indarrak lurrazaleko masadun gorputz guztiak erakartzen dituenez, egitura guztiek gutxienez bere pisuari eutsi behar diote.
2.6. Espazio hutsak ixtea: Eremu zabalak kanpo-eragileetatik babestea da egitura batzuen funtzio nagusia. Adibodez, elizetan, metro geltokietan, kirol zelai estalietan…
EGITURA ARTIFIZIAL MOTAK
3.3. Egitura bilbatuak: Modu zurrunean elkartutako barraz osatutako egiturak dira, non elementu bakoitzak funtzio bat betetzen duen. Horretarako, zutabeak, habeak, hagaxkak, tiranteak, tenkagailuak, etab.
3.4. Tenkatutako egitura esekiak: Tenkatutako egitura esekiak sortzen dira hariekin eraikinen zama zintzilikatzeko
3.2. Egitura ganga-formakoak: Gangen eraikuntza hobetu zenean, espazio huts gero eta handiagoak eraikitzeko aukera ireki zen, altueran eta zabaleran irabaziz. Gangen eraikuntzan oinarritutako eraikin esanguratsuak dira elizak, ubideak, tunelak eta panteoiak.
3.5. Egitura triangeluarrak: Triangelu forman lotutako profilak, behin eta berriz errepikatuz, osatutako egiturak dira. Arintasuna eta zurruntasuna da egitura triangeluarren ezaugarria, eta oso erraz egokitzen dira eraiki nahi den formara. Orokorren altzairuzko profilak erabiltzen dira. Egitura triangeluarren adibideak
3.1. Egitura masiboak: Material pilaketaz eraikitzen diren egiturak dira.
3.6. Gainazal-egiturak: Xafla mehez osatutako egiturak dira. Ohikoenak metalezkoak, plastikozkoak edo material konposatuz osatutakoak dira. Karkasa moduan erabiltzen dira, beste material batzuk inguratzeko eta babesteko Gainazal-egitura dute adibidez, kaxek, latek edo mugikorren fundek.
3.7. Egitura pneumatikoak: Barruan aire konprimatua biltzen duten gainazal fin, malgu eta elastikodun egiturak dira. Barruko airea da egiturari eusten diona.
EGITURA NATURALAK ETA ARTIFIZIALAK
1.1 Egitura naturalak, ausaz eta eboluzioak moldatuta azaldu diren forma desberdinetako sistemak dira. Forma horien jatorria materia bizigabea edo izaki bizudunak izan daitezke.
2.2 Egitura artifizialak, gizakiak eraikitakoak dira. Eraikuntzei emango zaien erabileraren arabera egiturak forma desberdinekin diseinatuko dira, adibidez eraikinak, zubiak, estalkiak…
Egitura artifizial berriak diseinatzeko orduan, inspirazio-iturria egitura naturalak izan ohi dira.