Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ENPRESA ETA HAREN INGURUNEA - Coggle Diagram
ENPRESA ETA HAREN INGURUNEA
ENPRESA MOTAK
Forma juridikoa
Definizioa:erakunde batek bere nortasun propioa du, hura osatzen duten banakoen nortasuna edozein izanda ere
Honen ondorioz, 2 zattitan banatzen da
Sozietateak diren enpresak: forma juridikoa dute.
Banakako enpresak: ez dute forma juridikorik.
Forma juridikoaren aukeraketa egiten denean, hainbat faktore kontutan hartu behar dira
Jabetza eskualdatzeak: Sozietate anonimoetan soilik dago aukera jabetza modu librean eskualdatzeko.
Zerga ordainketak: Oro har, sozietateek %25 ordaintzen dute; banakako enpresek, berriz, %50 ere ordaindu dezakete.
Erabakiak: Banakakoentzat ez dira arazo. Sozietateetan, berriz, jabetza ehunekoa kontuan hartuta egiten dira erabakiak hartzeko bozketak
Lege-erantzukizuna: oro har, mugagabea da banakako enpresan, eta mugatua sozietateetan.
Sortzeko gutxieneko kapitala: Bakarkako enpresa sortzeko ez dago gutxienekorik, baina sozietatea sortzeko bai.
GIZARTE ERANTZUKIZUN KORPORATIBOA
Definizioa
Gizarte-erantzukizun korporatiboa enpresek beren inguruko gizarte eta ingurumen kezkak beraien kezka egitea da (borondatez).
enpresa-erantzukizunetik harago doa, hauek ere barnean hartzen ditu:
Gizarte osoa; enpresako langileak eta jabeak ez ezik, hornitzaileak, bezeroak, komunikabideak, ingurumena eta iritzi publikoa ere inplikatzen ditu.
Gizartearen kezkak, enpresaren beraren kezkez gain.
ENPRESAREN OSAGAIAK
Kapital-ondasunak
Enpresak bere ondasunak egin ahal izateko dauzkan ondasunak dira
Aktibo korrontea
Aldian-aldian berritzen diren ondasunek ( lehengaiak, bulego-materiala) eta etengabe zirkulatzen ari direnek ( dirua) osatzen dute.
Aktibo ez-korrontea
Ekoizpen-jardueran denbora luzez erabiltzeko moduko ondasun edo ekipamenduek osatzen dute
Adibidez: makinak bulego-altzariak...
Enpresen antolaketa
Finantzaketa eta inbertsioa
Funtsak biltzen ditu, inbertsioak eta behar diren azpiegiturak eskuratu eta mantendu ahal izateko.
Zuzendaritza
Beste arlo guztiak antolatu eta koordinatzen ditu, jarritako helburuak lortzeko.
Marketinga
Produktuaren merkaturatzearekin eta banaketarekin zerikusia duen guztiaz arduratzen da.
kalitatea
Giza baliabideak
Enpresako gizataldea antolatzen eta kudeatzen du.
administrazioa
Ekoizpena
Enpresa-jardueraren xede den produktua ekoizten du; horretarako, lehengaiak edo beste ondasun batzuk eraldatzen ditu.
ingeneritza
ekoizpena
segurtasuna
Hornikuntza
Materiala erosi etabegiratu egiten du
Gizataldea
Enpresarekin lotura zuzena suten pertsonak dira
Adibidez
jabeak, langileak, zuzendariak, administrariak, etab.
Organigrama
Ingurunea
Eragin-mailaren arabera, ingurune mota hauek bereiz ditzakegu
Ingurune espezifikoa
Enpresa jakin baten funtzionamenduan eragiten duten faktoreak dira. Faktore garrantzitsuenak: lehiakideen kopurua, bezeroak, hornitzaileak eta ordezko produktuen mehatxua.
Ingurune orokorra
Enpresa mota guztiei berdin eragiten dieten faktoreak dira. Adibidez, ekonomia, greba orokorra, energiaren prezio igoera...
ENPRESAREN FINANTZAKETA
Kanpo baliabideak
Kanpotik lortzen den finantzaketa bat da.Kosturik gabekoa edo kostuzkoa izan daiteke
Kapital-zabalkuntza
Jabeek jabe do bazkide gehiago onar ditzakete. Kide berri horiek baliabideak jarriko dituzte, eskubide batzuen truke
Eperik ez
Merkataritza kreditua
Finantzaketa automatikoa da, eta enpresak hornitzaileei egindako erosketak ordaindu gabe uztean lortzen du.
Epe laburrean <12 hilabete
Barne baliabideak
Barne-baliabideak enpresaren baliabide egonkorrenak dira; ez direlako itzuli behar, eta ez dute erabilera kosturik.