3.2 Plaken ertz motak:
Plaken arteko mugak hiru
motatakoak izan daitezke: konbergenteak, dibergenteak eta eraldatzaileak
Bi plakek talka egiten dute eta bata bestearen azpian hondoratzen da, lodiena eta
pisutsuena plaka arinenaren azpian sartzen da.
Subdukziozkoa: Plaka kontinental eta ozeanikoa baten artean gertatzen da. Azpian geratzen dena plaka ozeanikoa baldin bada, mantuan hondoratzen da.
Talkazkoa (obdukzioa): Talka egiten duten bi plakak kontinentalak badira, tolestu eta materialak goratu egiten dira, mendikateak sortuz. Adb: Alpeak eta Himalaya
Bi plaka ozeanikok talka egiten dutenean, dentsitate handienekoa bestearen azpira sartzen da
Muga dibergentea edo eraikitzailea. Bi plaka elkarrengandik urruntzen direnean, plaka horien artean zegoen mantuko materiala urtu egiten da eta litosfera ozeaniko bihurtzen da, horregatik esaten da eraikitzaileak direla.
Muga eraldatzailea edo kontserbakorra. Hau gertatzen denean, plakak horizontalean higitzen dira, bata bestearen kontra irristatuz, litosfera ez da, ez sortzen, ez suntsitzen.