Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
EKOSISTEMEN EGITURA ETA DINAMIKA - Coggle Diagram
EKOSISTEMEN EGITURA ETA DINAMIKA
EKOSISTEMAREN OSAGAIAK
Ekologia
organismoek elkarren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak ikertzen duen zientzia.
Ekosistemak:
eremu jakinetako izaki bizidunek eta ingurune-faktoreek nahiz haien arteko harremanek osatutako multzoak edo sistemak.
Biotopoa:
alde ez-biotikoa
Biozenosia:
alde biotikoa
FAKTORE ABIOTIKOAK ETA MOLDAERAK
Faktore abiotikoa:
Ekosistema bateko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko-kimikoak.
Moldaerak:
Izaki bizidunek, ingurunean bizirik iraun ahal izateko garatu dituzten ezaugarri anatomiko, fisiologikoak eta portaera-ezaugarriak.
Moldaerak tenperaturara:
Lehorreko inguruneetan, tenperatura-aldaketa handiak; uretako inguruneetan, aldeak txikiagoak. Organismo gehienak –2 ºC-tik 50 ºC tenperaturetan soilik bizi. Landareek animaliek baino hobeto jasatu muturreko tenperaturak.
Moldaerak hezetasunera:
Landareek zenbait moldaera egiten dituzte ur faltara egokitzeko. Animalia batzuek estalki iragazgaitzak dituzte, urik ez galtzeko; artropodoek exoeskeletoa dute. Beste batzuek muki-guruinak dituzte. Badira gernu erdi solidoa eta gorozki lehorrak egiten dituztenak ere.
Moldaerak argira
: Argia fotosintesia egitea uzten duen energia-iturria. Argi kantitateak izaki bizidunen kokalekua baldintzatzen du.
Moldaerak presiora:
Lehorreko ekosistemetan, zenbat eta gorago igo, orduan eta txikiagoa da presio atmosferikoa → oxigeno gutxiago dago.
Moldaerak gazitasunera:
Animalia batzuek, ezin dute beren barneko gatz-kontzentrazioa erregulatu eta gazitasun jakin bateko uretan soilik bizi daitezke.
TOLERANTZIA-MUGAK ETA FAKTORE MUGATZAILEAK
Espezie bakoitzak tolerantzia-gune bat du faktore abiotiko bakoitzerako. Muga horien gainetik edo azpitik, zailagoa da bizirik irautea, eta populazioa desagertu egin daiteke.
Tolerantzia-gunean,
gune optimo
bat dago; espeziea azkarrago ugaritzen da.
·Organismo eurioikoak. Inguruneko faktoreen marjina zabalen artean bizi daitezke. Kurba zabalak dituzte.
·Organismo estenoikoak. Inguruneko faktoreen tarte estu batean soilik bizi daitezke. Kurba estuak dituzte.
Faktore abiotikoek mugatu egiten dute espezieen populazioen hazkundea. Espezie baten hazkundea eta hedapena erregulatzen duten faktore biotiko eta abiotiko horiei faktore mugatzaile esaten zaie.
HABITATA ETA TXOKO EKOLOGIKOA
Habitata:
organismo horrek bizileku duen tokia.
Txoko ekologikoa:
espezieak espazio hori nola okupatzen duen.
HARREMAN BIOTIKOAK
Organismoen artean sortzen diren elkarrekintzak dira. Bi mota:
espeziebarnekoak
eta
espezieartekoak
.
ESPEZIEBARNEKO HARREMANAK
Espezie bereko banakoen arteko harremanak.
Lehiaketa-harremanak.
Baliabideak lortzea dute helburu
Lankidetza-harremanak.
Kumeak babestea, ugaltzea, defendatzea dituzte helburu.
Harreman sozialak:
hierarkia duten animaliak.
Kolonia-harremanak:
guraso bera duten eta elkarrekin bizi diren banakoak
Familia-harremanak:
gurasoek kumeak zaintzen dituzte.
Harreman taldekoiak:
elkarrekin bizitzen dira, elkarri laguntzeko janaria bilatzen, besteengandik defendatzen edo emigratzen.
ESPEZIEARTEKO HARREMANAK
-Mutualismoa:
banakoen artean elkarren mesederako harreman bat sortzea.
Sinbiosi:
Espezieek ezin dute bata besterik gabe bizi.
-Inkilinismoa:
Maizterrak, beste organismo batean hartzen du babesa, eta ez dio onurarik ez kalterik egiten.
-Harraparitza:
Harrapakariak harrapakina hiltzen du, hartaz elikatzeko.
-Parasitismoa:
Beste organismo baten kontura bizi da, kalte egiten, baina ez dio hiltzen.
-Lehiaketa:
Janariarengatik edo tokiarengatik lehiatzen duten espezieak
POPULAZIOAK EKOSISTEMETAN
Populazioa
elkarrekin bizi diren eta ugaltzen diren espezie bereko organismoen multzoa
Egoera ideal batean, baliabideak mugagabeak balira eta nahiko espazio egongo balitz, hazkunde esponentzial bat gertatu→
J formako kurba
Populazioak ez dira mugarik gabe hazten. Zenbait faktorek hiltzea eragiten dute →
S formako kurba
Ekosistemak hazkundeari jartzen dion muga horri ingurunearen →
jasate-ahalmena (K)
ELIKADURA HARREMANAK
Ekoizleak:
Organismo autotrofoak. Beren elikadura sortu eguzki-energiatik eta materia ezorganikotik.
Kontsumitzaileak:
Organismo heterotrofoak. Beste izaki bizidunez elikatu
1.go maila:
Ekoizleez elikatu
2.maila:
Belarjaleez elikatu
3.maila:
lehen eta 2. mailako kontsumitzaileez elikatu, harrapakari handiak
Maila trofikotan edo elikadura-mailatan sailkatu
Deskonposatzaileak:
organismo heterotrofoak. Izaki bizidunen hondakin organikoez elikatu
KATE ETA SARE TROFIKOAK
Kate trofikoak
izaki bizidunen elikadura adierazten duten segida sinple eta linealak. Gezien bidez lotu. Kate-maila bakoitzak maila trofiko bat adierazten du.
Kateen artean loturak egiten dira:
sare trofikoa.
PIRAMIDE TROFIKOAK
Piramide trofikoak erakusten dute zer alde dauden maila trofikoen artean, ezaugarri jakin batzuetan. Barra horizontalez osatuta daude. Proportzionala da.
Biomasaren piramideak:
Adierazten dute zer biomasa kantitate dagoen une jakin batean maila trofiko bakoitzean. Kasu batzuetan, biomasaren piramide alderantzikatuak egotea denboraldi batez.
Energiaren piramideak:
Adierazten dute zenbat energia dagoen. Ezin dira alderantzikatuak izan
Kopuruen piramideak:
Barra bakoitzak maila trofiko bateko banakoen kopurua adierazten du. Maila trofikoetan gora egin ahala, balioak txikitzen joaten.
ENERGIA ETA MATERIA EKOSISTEMETAN
Energia-fluxua:
Organismo ekoizle autotrofoek, argi-energiaren zati bat energia kimiko bihurtzen dute fotosintesiaren bidez. Organismo ekoizleek eta kontsumitzaileek arnasteko, hazteko eta prozesu metabolikoak egiteko erabiltzen dute. Maila trofiko bateko energiaren % 10 hurrengo mailako organismoetara igaro daiteke.
Materiaren zikloa:
Materia ez da galtzen: etengabe birziklatzen da. Materia organikoa, materia ez-organiko bihurtzen dute deskonposatzaileek. Gero, organismo autotrofoek materia ez-organiko hori erabiltzen dute materia organikoa sortzeko, eta materia organiko hori heterotrofoen elikagai bihurtzen da. Azkenik, autotrofoak eta heterotrofoak hiltzen direnean, beste ziklo bat hasten da.
ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK EKOSISTEMETAN
Bioelementuak organismoz organismo igarotzen dira, ingurunera itzuli arte. Elementu horietako bakoitzak ekosisteman egiten duen ibilbideari
ziklo biogeokimiko
esaten zaio.
Behin eta berriz erabil ditzakete bioelementuak. Ziklo biogeokimikoak itxiak dira.
Ekoizleek materia organikoa sortzen dute; elementu kimikoak hartu behar dituzte: airetik, uretatik eta lurzorutik. Elementu kimiko horiei bioelementu esaten zaie.
KARBONOAREN ZIKLOA
Kontsumitzaileak, bakterioek eta onddoek izaki bizidunen gorozkiak eta hondakin organikoak deskonposatzen dituzte, eta CO2-a sortzen eta askatzen dute atmosferara
Hondakinak erregai fosil atmosferara itzultzen da CO2-a.
Ekosistemetan,
deskonposatzaileak
atmosferako CO2-a edo uretan disolbatuta dagoen CO2-a hartzen dute.
Zelula-arnasketaren bidez, ekoizleek, kontsumitzaileek eta deskonposatzaileek materia organikoa erabili
CO2 eran soilik bihur daiteke biomolekulen parte.
NITROGENOAREN ZIKLOA
N finkatzen duten bakterioek, atmosferako N hartu eta amoniako bihurtu. Ekoizleek ere, hiltzean eta deskonposatzean, amoniakoa askatzen dute lurzorura; amoniako hori amonio bihurtu
Mikroorganismo deskonposatzaileek eraldatu egiten dituzte animalien gorozkiak eta gorpu-hondarrak eta landareen hondarrak, eta amonioa sortu.
Bakterio nitrifikatzaileek
amonioa nitrato bihurtzen dute.
N bakterio mota jakin baten bidez soilik finkatu
Bakterio eta onddo desnitrifikatzaileek N hori atmosferara itzuli. N-galera bat sortu
FOSFOROAREN ZIKLOA
Elikaduraren bidez, fosforoa kontsumitzaile eta deskonposatzaileetara igarotzen da.
Fosfatoa askatu eta lurzorura itzuli
Landareek fosfato eran dagoen fosforo disolbagarria hartzen dute lurretik.
Itsasoko harri sedimentarioen higadurak fosfatoak askatu
SUFREAREN ZIKLOA
Landareek sulfato eran dagoen sufrea xurgatu. Sufrea maila trofiko batzuetatik besteetara igaro.
Erregai fosilen errekuntzak eta sumendien jarduerak sufrea isurtu atmosferara, eta euri-urak ekosistemetara itzuli
Hidrogeno sulfuroa atmosferara igaro, edo bakterioek sulfato bihurtu oxidazioz.
EKOSISTEMEN EBOLUZIOA
Ekosistemetan aldaketak gertatzeko erresistentzia handitzea
Biomasa handitzea.
Denbora pasatzean, pisu eta bolumen handieneko espezieek beste espezie batzuk ordezkatu
Ekosistemen konplexutasuna handitzea.
Sare trofikoak eta espeziearteko harremanak ugaritu eta konplexuagoak bihurtu
Espezieen aniztasuna handitzea.
Espezie kopurua handitzen da. Txoko ekologiko gehiago egotea dakar.
Denboran zehar aldatuz joaten dira, hura osatzen duten populazioetan izaten diren aldakuntzen ondorioz.
Segida ekologikoak
sortu.
Segidan zehar, espezieek aldaketak eragiten dituzte ingurune horretan
Bigarren mailako segida:
Arrazoi naturalengatik edo gizakiaren ondorioz, komunitateak desagertu ondoren, komunitate horiek zeuden toki berean garatzen da.
Lehen mailako segida:
Modu naturalean hasten da.
Klimaxera:
eboluzio puntu gorena
Arrazoi naturalengatik/gizakiaren ondorioz, segidaren alderantzizko prozesua ere izan dezakete:
erregesio ekologikoa