Garapen terminoak hiru korronte ditu definizioan.
Lehenak, ikuspegi ekonomikotik, aurrerapen, ongizate, modernizazio, hazkunde ekonomiko, sozial, kultural edo politiko gisa definitzen du. Bigarrenik, biologia bezalako alorrei erreparatuta, izaki bizidunen hazkuntza- eta heltze-etapetako eboluzio gisa kokatzen du. Eta hirugarren batek, gizarte-zientzien eta politikaren esparruan, egoera akademikoak eta praktikoak erlazionatzen ditu.