Galderak egitean, askotan erabiltzen ditugu NOR, NORI, NON, ZENBAT… eta horien gisako hitzak; horiei galdetzaile deitzen diegu. Galdetzailea galderan zer informazio eskatzen den zehazteko erabiltzen den elementua da. Hori dela eta, erantzunean, galdetzailea zegoen lekuan ipini ohi da eskatutako informazioa. Informazio honi galdegaia deitzen zaio, eta, zenbaitetan, aditzaren aurrean kokatzen da, adibidez: