Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Garapen Komunitarioa - Coggle Diagram
Garapen Komunitarioa
Garapen komunitarioaren definizioak
Garapen komunitateta
Ezaugarriak
Azpigarapen-egoeran (soziokulturala edo ekonomikoa) dauden edo eskura dauden baliabideak behar beste erabiltzen ez dituzten komunitateei zuzenduta dago.
Helburu nagusia gizarte-ongizatea lortzea da, eta, ondorioz, esku-hartzearen xede den biztanleriaren edo komunitatearen bizi-kalitatea hobetzea.
Gizarte-ekintzako teknika bat da. Beraz, espezializazio-maila jakin bat duten eragileen esku-hartzea edo lankidetza behar du.
Biztanleriaren jarreretan eta portaeretan aldaketa kualitatiboak lortzera bideratutako hezkuntza-prozesua da.
Definizioak
Garapen Komunitarioa, komunitatearen garapen ekonomiko eta soziala erdiesteko behar diren baldintzak sortzen dituen prozesua da, eta horretarako parte hartze aktiboaz baliatzen da.
Komunitatea
Definizioa
Komunitatea, lurralde-eremutik baino harago doa, komunitate-harremanak, gizabanakoen arteko hurbiltasun-, hunkiberatasun- eta interdependentzia-loturak egon behar dira komunitatea sortzeko. Hau da, premia partekatuak edo interes komunak egon behar dira bertan bizi diren pertsonen artean.
Nondik dator
Komunitate terminoa, etimologikoki, latinezko communitas hitzetik dator, eta komunaren kalitatea du esanahi gisa.
Garapena
Kontzeptua
Garapena lekuaren eta pertsonen kordenatuak definitutako espazio zehatz batean gertatzen den aurrerapena da.
3 Korronte
Garapen ekonomia
Zientzia Sozialen garapena
Garapen Biologikoa
Garapen Komunitarioa Gizarte Hezkuntzan
Gizarte-hezitzaileak gai izan behar du komunitatean ekimen bat diseinatzeko eta ezartzeko, bai hura berreraikitzeko eta garatzeko, bai subjektuak beren testuinguruan inplikatzeko eta ahalduntzeko.
gizarte-hezitzailearen lana testuinguru sozio-komunitarioetan garatzen da, oro har arautu gabeko eremuan, esku hartzen duten subjektuen sozializazioaren ahalik eta maila handiena lortzeko.
Garapen Komunitarioa osatzen duten disziplinak
Oinarrizko 3 disizplinak
Zuzenbidea
Komunitatearen garapena justizia sozialaren, giza eskubideen, erantzukizun kolektiboaren eta aniztasunarekiko errespetuaren printzipioetan oinarritu behar da.
Pedagogia
Garapen komunitarioaren bidez, hezkuntzak eskolaren mugak gainditzen ditu pertsona guztien bizitza osoko hezkuntza sustatuz. Pedagogiaren aztergaia subjektuaren hezkuntzan oinarritzen da
Soziologia
Giza gizartearen edo eskualdeko biztanleriaren egituraren eta funtzionamenduaren azterketa zientifikoaz arduratzen da.
Egungo egoera hain aldakorra kontuan hartuta.
Garrantzitsuak diren beste disziplinak
Psikologia
Psikologia, funtsezkoa da pertsonen eta kolektiboen portaera indibiduala ulertzeko.
Antropologia
Antropologia giza komunitateen alderdi fisikoak eta gizarte- eta kultura-adierazpenak aztertzen dituen zientzia da.
Geografia
Geografiak, eta zehazki giza geografiak, populazioen kokapen espaziala eta bilakaera demografikoa ezagutzeko aukera ematen digu. Migrazio-fluxuetan eragina duten aldagaiak eta komunitateetako mugimendu horiek nolakoak diren jakiteko
Ekonomia
Ekonomia funtsezkoa da baliabideak egoki eta ahalik eta ondoen kudeatzeko eta bizi-kalitatea handitzeko.
Historia
Historiak komunitate, eskualde edo herrialde batean gertatu diren elementu garrantzitsuenak aztertzeko jarraibideak ematen ditu, eta horrek aukera ematen du haren iragana eta oraina hobeto ulertzeko.