Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ELIKAGAI MOTAK - Coggle Diagram
ELIKAGAI MOTAK
ENERGATIKOAK
KARBOIDRATOAK
Giharrek lan egiteko beharrezko energia karbohidratoetatik datorkigu, hein handian. Janari askoren bidez lor ditzakegu
karbohidratoak, eta karbohidratoetatik lortutako mantenu gaiak gibelean pilatzen dira eta, gorputzak eskatzen duenean, odolera igarotzen dira.
-
ERREGULATZAILEAK
Elikagai erregulatzaleek dituzten mantenugaiak ezinbestekoak dira organismoak funtzionamendu zuzena izan dezan. Mantenugai garrantzitsuenak bitaminak, gatz mineralak eta ura dira . Oro har kopuru txikitan behar izaten ditu gorputzak ura izan ezik, ura ugari hartu behar izaten baitugu.
Gure gorputzeko zelulentzat eta ehunentzat behar-beharrezko osagaiak dira mineralak. Horregatik, gure elikadura osoa izan dadin, mineralak ere hartu beharko ditugu. Jaki askok dituzte mineralak, askotan gatz mineralen moduan.
Izaki bizidun batek bere funtzionamendu arrunterako beharbeharrezkoak dituen mantenugiak dira bitaminak. Bizidunen oinarriko funtzioetan parte hartzen dute; adibidez, organismoaren mineral-orekan, eta zenbait egitura eta ehunen kontserbazioan (hezurrak, hortzak, odola azala etab)
-
-
-
Ura izaki bizidunen organismoaren funtzionamendurako funtsezko osagaia da. Besteak beste,hainbat substantzia uretan disolbatzen dira eta, horrela, hobeto asimilatzen ditu gorputzak. Bestalde, toxinak eta bestelako hondakinak kanporatzeko ere ezinbestekoa da, gernuaren eta izerdiaren osagai nagusia baita .
ERAIKITZAILEAK
Hazteko gorputzak duen bidea zelulak eta ehun berriak sortzea da (ehunak, luzatu eta sendotzeko; giharrak, handitzeko...). Baina hazitakoan ere, gorputzak izaten du zelula eta ehun berrien beharrik esate baterako, ilea eta azazkalak luzatzeko edo zauri baten ondorioz hondatutako ehunak berreraikitzeko. Gainera, suntsitutako zelula zaharrak ordezkatzeko berriak osatu behar ditu.
-
KOIPEA
Koipeak dira, proportzioan, energia gehien ematen diguten mantenugaiak; hau da gramo bakoitzeko energia gehien sortzen dutenak. Karbohidratoekin gertatzen den bezala, gure jarduerak eskatzen duena baino koipe gehiago jaten badugu, gorputzak gorde egiten du, erreserba moduan; hau da gizendu egiten gara.
-