Urez eta gatz mineralez osatutako likidoa jariatzen dute, hau da, izerdia. Kanpoarekiko kontaktua larruazalaren azaleko poroen bidez egiten dute. Bi izerdi-guruin mota bereizten dira: alde batetik ekrinoak, gorputz osoan zehar sakabanatuta daudenak, eta bestetik, parakrinoak, gune espezializatuetan soilik (besapeetan, gune pubikoan...) agertzen direnak.