Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Ekosistemak, . - Coggle Diagram
Ekosistemak
ENERGIA ETA MATERIA EKOSISTEMETAN
Ekosistemetan energiaren bidea fluxu bat da eta materiarena ziklo bat
-
Biozenosiko organismoen artean sortzen diren elkarrekintzak dira. Bi motatakoak izan daitezke: espeziebarnekoak eta espezieartekoak.
-
Espezie bereko banakoen artean sortzen diren harremanak dira. Batzuk kaltegarriak dira,lehiaketa sortzen baitute; beste batzuk, berriz, onuragarriak, lankidetza sortzen baitute.
-
a) Familia-harremanak, harreman sozialak, kolonia-harremanak eta harreman taldekoiak
a) Lehiaketa, Harrapakaritza, Mutualismoa, Inkilinismoa eta parasitismoa bere motak dira
-
-
Nitrogenoa bakterio mota jakin baten bidez soilik finkatzen da. Hortaz, beste maila trofikoetako izaki bizidun guztiak bakterio horien mende daude, atmosferako nitrogenoa erabiltzeko.
• Nitrogenoa finkatzen duten bakterioek –lurzoruan edo landare batzuen sustraietan bizi dira– atmosferako nitrogenoa hartzen dute eta amoniako bihurtzen dute. Landareek ere, hiltzean eta deskonposatzean, amoniakoa askatzen dute lurzorura; amoniako hori amonio bihurtzen da gero.
• Mikroorganismo deskonposatzaileek eraldatu egiten dituzte animalien gorozkiak eta gorpu-hondarrak eta landareen hondarrak, eta amonioa sortzen dute, landareek xurgatzeko moduko erradikal bat. Gainera, bakterio nitrifikatzaileekamonioa nitrato bihurtzen dute, eta landareek lurzorutik xurgatzen dituzte nitratoak ere.
• Elikaduraren bidez, nitrogenoa ekoizleen mailatik kontsumitzaileen mailara igarotzen da, eta haiek beren proteinak eta azido nukleikoak eratzeko erabiltzen dute.
• Bakterio eta onddo desnitrifikatzaileek lurzoruko nitratoen zati bat nitrogeno bihurtzen dute berriz, eta nitrogeno hori berriro ere atmosferara itzultzen da. Nitrogeno-galera bat sortzen du horrek izaki bizidunentzat.
-
Materia bizidunean fosforo gutxi dago proportzioan, baina hala ere, egundoko garrantzia du.
-
• Elikaduraren bidez, fosforoa kontsumitzaile eta deskonposatzaileetara igarotzen da.
• Organismoak hiltzen direnean, fosfatoa askatu eta lurzorura itzultzen da.
-
-
Sufreari dagokionez, haren zikloa da giza jardueren ondorioz aldaketa gehien izan dituena, batez ere ikatza erretzeagatik.
• Materia organikoaren deskonposizioak hidrogeno sulfuroa askatzen du; hidrogeno sulfuroa atmosferara igarotzen da, edo bakterioek sulfato bihurtzen dute oxidazioz.
• Landareek sulfato eran dagoen sufrea xurgatzen dute. Sufrea maila trofiko batzuetatik besteetara igarotzen da.
• Erregai fosilen errekuntzak eta sumendien jarduerak sufrea isurtzen dute atmosferara, eta euri-urak ekosistemetara itzultzen du.
Karbonoaren zikloa
• Ekosistemetan, organismo ekoizleek atmosferako CO2-a edo uretan disolbatuta dagoen CO2-a hartzen dute, eta materia organiko bihurtzen dute.
• Bakterioek eta onddoek izaki bizidunen gorozkiak eta hondakin organikoak deskonposatzen dituzte, eta CO2-a sortzen eta askatzen dute atmosferara edo hidrosferara.
• Sedimentuek estali egiten dituzte hondakin organiko horietako batzuk. Halakoetan, hondakinak erregai fosil (ikatza eta petrolioa) edo kareharri bihurtzen dira
Faktore abiotikoak eta moldaerak: Zer da faktore abiotikoa?Faktore abiotiko deritze ekosistema bateko izaki bizidunen gainean eragiten duten inguruneko aldagai fisiko-kimikoei.
Moldaerak: : izaki bizidunek, eboluzioan zehar, beren ingurunean bizirik iraun ahal izateko garatu dituzten ezaugarri anatomiko eta fisiologikoak eta portaera-ezaugarriak.
Moldaera-motak: Moldaera tenperatura, hezetasunera, argira, presiora eta gazitasunera.
Tolerantzia mugak eta faktore mugatzaileak Bi tolerantzia muga: muga horien gainetik edo azpitik, zailagoa da bizirik irautea, eta populazioa desagertu egin daiteke.
• Organismo eurioikoak. Inguruneko faktoreen marjina zabalen artean bizi daitezke. Kurba zabalak dituzte.
• Organismo estenoikoak. Inguruneko faktoreen tarte estu batean soilik bizi daitezke. Kurba estuak dituzte.
Habitata eta txoko ekologikoa Organismo baten habitata organismo horrek bizileku duen tokia da; hau da, bizitza egiteko erabiltzen duen eremu fisikoa
Espezie baten txoko ekologikoa berriz ez da espeziearen ingurune fisikoa soilik.
Zer da? Ekologia organismoek elkarren artean eta beren ingurunearekin dituzten harremanak ikertzen dituen zientzia da. Ekologiak ekosistemak ikertzen ditu
Bi osagai mota: Biotopa eta biozenosia: Alde ez-biotikoa, alde biotikoa
Populazioa: Eremu jakin batean elkarrekin bizi diren eta ugaltzen diren espezie bereko organismoaren multzoa da
J formako kurba bat.
Sare eta kate trofikoak: Kate trofikoa: Kate trofikoak ekosistema bateko izaki bizidunen elikadura adierazten duten segida sinple eta linealak dira.
Sare trofikoa: kateen artean loturak egiten dira, eta sare bat sortzen da horrela.
Elikadura-harremana: Ekoizleak, kontsumitzaileak eta deskonposatzaileak
Hiru motatako kontsumitzaileak: Lehenengo,bigarren eta hirugarren mailakoak
Piramide trofiko: bere motak: Kopuruen piramideak, biomasaren piramideak eta energiaren piramideak
-
ZIKLO BIOGEOKIMIKOAK EKOSISTEMETAN
Ekosistema bateko organismo ekoizleek materia organikoa sortzen dute; horretarako, elementu kimikoak hartu behar dituzte lehendabizi ingurunetik; hau da, airetik, uretatik eta lurzorutik. Elementu kimiko horiei bioelementu esaten zaie.
Bioelementuak: Hidrogenoa. oxigenoa,karbonoa,nitrogenoa,fosforoa eta sufrea.
-
-