Sei urte luzez ikertzen jardun ondoren, zientzialariek kalkulatu dute gutxi gorabehera 100.000 milioi planeta daudela gure galaxian. Dirudienez, izar bakoitzeko 1,6 planeta daude, batez beste, eta zenbat eta txikiagoak izan planetak, orduan eta ugariagoak dira.
Lehen, pentsatzen genuen Lurraren antzeko planetarik ez zegoela; orain, badirudi Lurraren antzeko masa duten milioika planeta dabilela izarren inguruan biraka.