Lurreko urak (aintzirak, ibaiak, itsasoak, ozeanoak...) lurruntzerakoan hezetasuna sortzen da. Ur lurruna atmosferara doa eta kodentsatu egiten da, likido bihurtzen da tanta txikiak sortuz.
Tanta horiek elkartzerakoan hodeiak osatzen dira.
Tanta horien pisua txikia denean atmosferan jarraitzen dute, baina pisua handitzen denean, jausi egiten dira (prezipitatu egiten dira) prezipitazioak sortuz.