Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
MATERIA ETA NEURKETA - Coggle Diagram
MATERIA ETA NEURKETA
Materiaren propietate bereizgarriak
Uretako disolbagarritasuna
100 g uretan disolba daitekeen substantzia kantitatea da.
Irakite-tenperatura
Likido batek irakiteko behar duen tenperatura da 1 atmosferako presioarekin, urak 100 °C-an irakiten
Gogortasuna
Material baten gogortasunak urratzean zer jokabide duen neurtzen du, 1etik 10era.
Urtze-tenperatura
Solido batek likido bihurtzeko izan behar duen tenperatura da. 1 atmosferako presioarekin, ura 0 °C-an urtzen da.
Eroankortasun termikoa
Materialek beroa hedatzeko duten gaitasuna neurtzen du. Metalak beroaren eroale onak dira. Zura eta plastikoa beroaren eroale txarrak dira.
Dentsitatea
Bolumen unitate bakoitzeko masa kantitatea adierazten du.
Eroankortasun elektrikoa
Materialek elektrizitatea hedatzeko duten gaitasuna neurtzen du. Metalak elektrizitatearen eroale onak dira. Zura eta plastikoa elektrizitatearen eroale txarrak dira.
FISIKA ETA KIMIKA
FISIKA
Fisikak materiak bere barne-izaera aldatu gabe jasaten dituen aldaketak aztertzen ditu.
KIMIKA
Kimikak materiaren eraketari eta haren izaerari eragiten dieten aldaketak aztertzen ditu.
Materia eta haren propietateak
Muga zehatzak dituen materiari, hala nola mahaiari eta liburuari, gorputz deritzo.
Muga zehatzik ez duen materiari, hala nola urari eta aireari, sistema material deritzo.
Materiaren propietateak
Propietate kuantitatiboak
Zenbaki batekin eta unitate batekin baloratzen dira: 20 g-ko masa du,18 °C-ko tenperatura du.
Propietate kualitatiboak
Hitzen bidez deskribatzen dira: biguna da, gorria da.
Neurketa-tresnak
Magnitudeak neurtzeko tresna egokiak erabili behar ditugu
Masa neurtzea
Gorputz baten masa gorputz horrek duen materia kantitatea da. Masa neurtzeko, balantza erabiltzen dugu.
Neurketa
Magnitudeak materiaren propietate neurgarriak dira
Unitatea magnitude jakin bat neurtzeko, erreferentzia gisa erabiltzen dugun magnitude horren kantitate bat da.
Bolumena neurtzea
Gorputz baten bolumena hark hartzen duen espazioa da.
Zeharkako neurketak
Zeharkako neurketak zuzeneko neurketekin hainbat eragiketa matematiko eginez lortzen dira.
Dentsitatea neurtzea
Dentsitateak gorputz baten masaren eta bolumenaren arteko erlazioa neurtzen du.