Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
METODO ZIENTIFIKOA (Alba Goyarrola Baelo), image, image, image, image,…
METODO ZIENTIFIKOA
(Alba Goyarrola Baelo)
METODO ZIENTIFIKOA:
Definizioa: zientzialariek ikerketak egiteko jarraitzen dituzten pausuak dira.
Pausoak:
Hipotesia sortzea (behin behineko ideia da, okerra ala zuzena izan daitekeena.
Hipotesia egiaztatzeko
esperimentuak, aldagai motak:
Aldagai independentea (zuk aldatu dezakezuna).
Mendeko aldagaia (balioak jasotzen edo neurtzen dituen aldagaia).
Aldagai kontrolatua (esperimentuan zehar aldatu ezin diren aldagaiak).
Ideia (aztertu nahi dena identifikatu).
Esperimentuen hondoren, hasierako hipotesia baieztatu ala ez. Hipotesia ez badator bat emaitzarekin, hipotesi berri bat sortzen da.
MAGNITUDEAK:
Definizioa: neurgarriak diren edozein ezaugarri,
magnitude guztiek bi gauza behar dituzte:
Tresna bat behar dute.
Neurtutako magnitudeak zenbakizko
balioak, eta unitatea behar dute.
Magnitude motak:
Oinarrizkoak: unitate bakarra dute, adibidez; luzera (m).
Eratorriak: bi unitateen nahasketa, adibidez; dentsitatea (m/s).
SI UNITATE ALDAKETAK:
Pausuak:
2- Azkenean agertu behar den unitatea, amaieran agertzea nahi dugun tokian idatzi.
3- Zatikiak osatzen ditugun unitateen arteko harremana idatzi.
1- Zenbat unitate aldatu behar diren zenbatzen dira. Unitate aldaketa bakoitzeko zatiki bat idatzi.
4- Zatikien arteko eragiketak egin.
Adibideak:
60 km/h · 1000m/1km · 1h/3600s = 60000m/3600s = 600m/36s = 16,66 m/s
25cm3 · 1m3/1000000cm3 = 25m3/1000000cm3 = 0,000025m3
NEURKETA TRESNAK ETA HAIEN EZAUGARRIAK ETA ZIFRA ESANGURATSUAK:
Neurtzeko tresnen ezaugarriak:
Unitateak: tresnak ematen dituen neurketen unitatea.
Zehaztasuna= sentsibilitatea: gutxieneko balio neurgarria (neurtu dezakeen aldaketa txikiena).
Neurriaren helmena: tresnak neur dezakeen gehieneko eta gutxieneko balioaren arteko aldea edo bitartea.
Neurketa bat adierazitakoan jasotako neurketa eta tresnaren sentsibilitatea adierazi behar dira: neurketa +- sentsibilitatea.
Zifra esanguratsuaren definizioa: neurri esperimental baten zifra esanguratsuei esaten zaie neurri batean kontutan hartzen diren zifrei.
Arauak:
Zero ez duten zifra guztiak esanguratsuak dira: 4,13m = 3 zifra esanguratsu.
Zerorekin dauden hiru kasuak:
Zeroak eskuinean komaren hondoren zenbatzen dira: 25,00m = 4 zifra esanguratsu.
Zenbaki baten hasierako zeroak ez dira esanguratsuak: 0,0056m = 2 zifra esanguratsu.
Koma gabeko zenbakietako zeroak (zalantzako kasua da) printzipioz ez dira esanguratsuak: 400m = 1 zifra esanguratsu / 400.m = 3 zifra esanguratsu.
NOTAZIO ZIENTIFIKOA:
Definizioa: zenbaki edo zifra oso handiak edo txikiak direnean, adierazteko modu laburra.
Erabiltzeko arauak:
Koma aurrean bakarrik zenbaki bat, 1 eta 9 -ren artekoa.
Zenbakia txikitzen dugunean (koma eskerrera) berretzailea handitu egiten da +.
Zenbakia handitu egiten dugunean (koma eskumarantz) berretzailea txikitu -.
Adibideak:
0,00000049 = 4,9 · 10 ber -7
0,0004 · 10 ber -5 = 4 · 10 ber -9
56700000 = 5,67 · 10 ber 7
ERROREAK:
Absolutua: neurtzeko balioaren eta neurri zehatz gisa hartutakoaren (neurri guztien bataz bestekoa da) arteko aldearen balioa.
Erlatiboa: errore absolutuaren eta neurriaren balioaren (bataz bestekoa) arteko erlazioa, % -etan adierazten dena.
Adibideak:
Errore absolutua: (bataz bestekoa - hartutako neurketa)
= (3-3,2= 0,2).
Errore erlatiboa: (errore absolutua/batez bestekoa· 100)
= (0,2/3 · 100= 6,66).