Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
7.GAIA - Coggle Diagram
7.GAIA
DIRUA
Hiru dira diruaren funtzio nagusienak:
Truke bitartekoa: Ez bagenu ordainketa eta kobrantza bitartekorik, trukea erabili beharko genuke nahitaez, hau da, ondasunak ondasunekin aldatu beharko genituzke. Diruari esker asko sinplifikatzen da eskaintzak eta eskariak egokitzeko arazoa.
Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da eta beraz edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko. Dena den, diruak balioa galdu dezake inflazioaren eraginez . (inflazioa hurrengo unitateetan landuko da)
Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Neurri-unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke, bestela ezinezkoak liratekeenak. Adibidez: Boligrafo batek euro bat balio du eta bideokontsola batek 400 euro. Bideokontsola, 400 boligraforen parekoa dela esan dezakegu. Gainera, neurri-unitate berean daudenez, multzokatu egin ditzakegu: 401 euro osatzen dituzte guztira.
Diruan denok dugu konfiantza eta ondasunak diruarengatik trukatzeko bitarteko modura erabiltzen dugu. Dirua guztiok onartzen dugu. Konfiantzazko diru edo fiduziario moduan, hauek onartzen dira:
Legezko dirua: Herrialde bakoitzeko banku zentralek jaulkitako billeteak eta txanponak dira. Espainia Euroguneko herrialdeetako bat da (euroa erabiltzen delako), horregatik, Europako Banku Zentralak jaulkitzen eta kontrolatzen du herrialde horietan zirkulazioan dagoen diru-kantitatea.
Banku dirua: Modu birtualean soilik dagoen dirua da, bankuan dagoelako. Legezko dirua banku batean gordailutzen dugunean, modu fisikoan egoteari uzten dio, eta banku-diru moduan birsortzen da (hau da, jada ez dago dirutan gauzatuta eta eskudiru izateari uzten dio)
BANKU-KONTUAK
banku-kontu bat finantza-erakunde baten eta pertsona baten arteko kontratua da, haren bidez, lehenak diru-gordailuak zaintzen dizkio bigarrenari, eta aldi berean, bere banku eragiketen kudeaketa eta jarraipena errazten dizkio, hitzartutako komisio eta baldintza batzuen truke.
Bankuak eta kutxak diru-merkatuko enpresa bitartekariak dira. Hau da, familien aurrezkia bereganatzen saiatzen dira beste helburu batzuetan erabiltzeko. Horretarako, hainbat produktu eta finantza-aktibo eskaintzen dituzte, bezeroen behar eta ezaugarrietara egokitzen saiatuta.
Produktu horien artean, ageriko gordailuak eta epe finkorako gordailuak eskatzen dituzte, gehienbat banku eta kutxen erabiltzaileek. Likidezia-maila desberdina izaten dute, eta haren araberakoa izaten da sortzen duten interesa.
AGERIKO GORDAILUAK
DEFINIZIOA: Banku kontuak edo ageriko gordailuak, diru gordailuak dira eta dira kutxek eta bankuek eskaintzen duten zerbitzurik oinarrizkoena dira. Dirua berehala eskuratu daitekeelako esaten zaie agerikoak.
Ageriko gordailuekin hainbat banku-eragiketa burutu daitezke, besteak beste:
Diru-sarrerak eta ordainketak.
Ordainagirien helbideratzeak (titularrak aurrez baimendutako ordainketei erantzutea; adibidez argiarenari eta sakelakoarenari).
Diru-transferentziak erakunde ezberdinetako banku-kontuen artean.
Diru-transferentziak erakunde bereko kontuen artean.
Mailegu-kuoten ordainketa.
Pentsio-planetako ekarpenak
Bi motatako ageriko banku-kontuak desberdindu ditzakegu: kontu korronteak eta aurrezki kontuak. Kontu korrontean txekeen bidez eskuratu daitezke funtsak eta aurrezki kontuan berriz, aurrezki libretaren bidez eskuratzen dira.
Gazteentzako aurrezki libretak, aurrezki kontuen aldaera garrantzitsua da. Hauek ez dute komisiorik eta kontratatzeko pizgarriak izaten dituzte, hala nola, zozketak, opariak, jarduerak. Kontuen titularrak umeak dira nahiz eta adin nagusitasuna lortu arte mota hauetako kontuak gurasoek edo tutoreek kudeatzen duten
ONLINE BANKUAK ETA KOMISIO MOTAK
Azken urteotan, hazi egin da fisikoki jardun beharrean teknologia berrien bidez aritzeko joera.
Zalantzarik gabe, online bankuek (Internet bidezkoak) abantaila asko dituzte, hala nola: erosotasuna, edozein ordutan jarduteko aukera, azkartasuna, eragiketa merkeagoak, informazio-gardentasuna, eskaintza eta zerbitzu pertsonalizatuakā¦.
Alabaina, baditu ere arriskuak. Interneteko hainbat eragiketa ez dira seguruak, horregatik, bankuek segurtasuna indartu behar izate dute eta arreta handia jarri dute arrisku hori saihesteko helburuarekin (pasahitza eta gako asko ezarri dituzte). Bankuek beren esku dagoen guztia egin dute bezeroen eragiketen iruzurrezko eragiketak ekiditeko. Hori ordea alferrikakoa da baldin eta bezeroek ez badituzte ohitura onak hartzen beren bankuekin online konektatu behar dutenean. Besteak beste ondorengo jardunbide egokiak nabarmentzen dira:
BANKUEN KOMISIO MOTAK: orain arte banku kontu desberdinak zeintzuk diren ikusi ditugu, orain, bankuetan kontu horiek edukitzeagatik sortzen diren komisioak zeintzuk diren ikusiko ditugu. Komisioak, bezeroek ordaindu behar ditugun gastuak dira. Komisio motak:
Administrazioa: Kontuko mugimenduak eta eragiketak erakusteagatik.
Mantentzea: Kontu bateko titularra izateagatik
Eragiketak: Zerbitzu jakin batzuk eskaintzeagatik; adibidez, transferentzia bat bidaltzea, mailegu-eragiketa bat aztertzea, etab.
BANKU TXARTELAK
Zordunketakoak: haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari elkartutako kontutik.
Kreditukoak: mota honetako txartelek, aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan banku-kontuan funtsik ez badago ere (finkatutako muga baten arte). Erabilitako dirua aurreikusitako moduan eta epeetan itzuli behar da, normalean, hilabete bakoitzeko aurreneko egunetan egiten da. Bi ordainketa modu daude:
Guztizko zenbatekoaren hileko ordainketa: Zor den saldoa gure kontura kargatzen da hurrengo hilabeteko lehen egunean. Une horretan kontuan zorra ordaintzeko nahikoa diru egon behar da.
Ordainketa geroratua: kuota malgu baten bidez ordainketa atzeratzeko aukera ematen du. Mailegu bat balitz bezala.
Txanpon txartela: Aurre-ordainketakoak ere esaten zaie, eta ordainketak egiteko aukera ematen dute aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte. Aurrena dirua sartu behar da kutxa edo banku-kontuaren bidez.
Txartel birtuala: txanpon-txartelaren aldaera bat dira, eta Interneten bidez erosteko bakarrik balio dute. Ez dute euskarri fisikorik, zenbaki bat, gako bat eta iraungitze-data bat bakarrik dira.