Elizak, Jesukristok agindutakoari jarraituz, pobrezia eta zuzengabekeriazko egoera guztiei aurre egin behar die. Eginbehar hau gaur egun Hirugarren Munduko biztanleriaren gehiengoari zuzentzen zaio, batez ere. Hala ere, gizarte aurreratuetako sektore baztertuei, hau da, Laugarren Mundua delakoari ere zuzentzen zaion eginbeharra ere bada.