DEFINIZIOA: banku-kontu bat finantza-erakunde baten eta pertsona baten arteko kontratua da, haren bidez, lehenak diru-gordailuak zaintzen dizkio bigarrenari, eta aldi berean, bere banku eragiketen kudeaketa eta jarraipena errazten dizkio, hitzartutako komisio eta baldintza batzuen truke.
Bankuak eta kutxak diru-merkatuko enpresa bitartekariak dira. Hau da, familien aurrezkia bereganatzen saiatzen dira beste helburu batzuetan erabiltzeko. Horretarako, hainbat produktu eta finantza-aktibo eskaintzen dituzte, bezeroen behar eta ezaugarrietara egokitzen saiatuta.