Titularrak, interes moduan jasoko duen ordainsari baten truke, gordailua epe jakin baterako egiteko konpromisoa hartzen du. Ezin izango du gordailua lehenago eskuratu, ez behintzat penalizariorik jaso gabe. Gordailu mota honek interes handienak ematen die bezeroei, hala ere, kontu hauekin ezin dira banku eragiketa ohikoenak burutu (txekeekin aritu, kutxazainetan dirua atera, ordainagiriak helbideratu …).