ASEGURU-KONTRATUA
Pertsonen bizitzan beti dago arriskuren bat, arlo profesionalean nahiz pertsonalean, horregatik, arrisku horietatik babesteko, aseguruak kontratatzen dira. Asegurua kontratatuta arrisku horiek hirugarrengo bati transferitzen dizkiogu: aseguru-etxeari. Hala, aseguru-kontratuan ageri den gertaeraren bat izaten denean, hark ordainduko ditu sor daitezkeen kalteak osorik edo haien zati bat.
PERTSONA ASEGURUAK
Bizitza aseguruak: Pertsonen bizitzetan izaten diren zenbait gertaeraren ondorio ekonomikoak leuntzeko kontratatzen dira.
Beste pertsona aseguru batzuk. Gorputz eta osasun egoerari eragiten dioten zenbait egoerari lotutako gastuak estaltzen dituzte.
-