Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
7.GAIKO ESKEMA - Coggle Diagram
7.GAIKO ESKEMA
DIRUA
Diruaren funtzioak
Truke bitartekoa: Ez bagenu ordainketa eta kobrantza bitartekorik, trukea erabili beharko genuke nahitaez, hau da, ondasunak ondasunekin aldatu beharko genituzke.
Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da eta beraz edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko.
Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Neurri-unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke, bestela ezinezkoak liratekeenak.
Diru motak
Banku dirua: Modu birtualean soilik dagoen dirua da, bankuan dagoelako. Legezko dirua banku batean gordailutzen dugunean, modu fisikoan egoteari uzten dio, eta banku-diru moduan birsortzen da
-
BANKU-KONTUAK
DEFINIZIOA: banku-kontu bat finantza-erakunde baten eta pertsona baten arteko kontratua da, haren bidez, lehenak diru-gordailuak zaintzen dizkio bigarrenari, eta aldi berean
AGERIKO GORDAILUAK
DEFINIZIOA: Banku kontuak edo ageriko gordailuak, diru gordailuak dira eta dira kutxek eta bankuek eskaintzen duten zerbitzurik oinarrizkoena dira. Dirua berehala eskuratu daitekeelako esaten zaie agerikoak.
EPE FINKORAKO GORDAILUAK
Titularrak, interes moduan jasoko duen ordainsari baten truke, gordailua epe jakin baterako egiteko konpromisoa hartzen du. Ezin izango du gordailua lehenago eskuratu, ez behintzat penalizariorik jaso gabe.
BANKUEN KOMISIO MOTAK
Administrazioa: Kontuko mugimenduak eta eragiketak erakusteagatik.
Mantentzea: Kontu bateko titularra izateagatik
Eragiketak: Zerbitzu jakin batzuk eskaintzeagatik; adibidez, transferentzia bat bidaltzea, mailegu-eragiketa bat aztertzea, etab.
4. TXARTELAK
Txartelak finantza-erakunde edo saltoki batek plastikozko euskarri batean igorritako ordainketa-bitartekoak dira. Mota desberdineko txartelak daude, hala nola:
-
Banku-txartelak: finantza erakunde batek igortzen ditu , oro har, banku edo kutxa batek.
Fidelizazio txartelak: ordainketa bitarteko moduan erabili ezin diren txartel mota bat dira, puntuak pilatzeko balio dute, hura igorri duen saltokian deskontuak eta opariak lortzeko.
Banku txartelak
Kreditukoak: mota honetako txartelek, aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan banku-kontuan funtsik ez badago ere (finkatutako muga baten arte).
Zordunketakoak: haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari elkartutako kontutik.
Txanpon txartela: Aurre-ordainketakoak ere esaten zaie, eta ordainketak egiteko aukera ematen dute aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte.
Txartel birtuala: txanpon-txartelaren aldaera bat dira, eta Interneten bidez erosteko bakarrik balio dute.
-