Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Gaia - Coggle Diagram
Dirua:
Dirua oro har onartutako truke-bitartekoa edo ordainketa eta kobrantza bitartekoa da. Diruak trukeak errazten ditu, denok onartzen dugu dirua trukerako ordainketa moduan gero gu diru hori ere erabili dezakegulako gure erosketak egiteko.
Diruaren Funtzioa:
Truke bitartekoa: Ez bagenu ordainketa eta kobrantza bitartekorik, trukea erabili beharko genuke nahitaez, hau da, ondasunak ondasunekin aldatu beharko genituzke. Diruari esker asko sinplifikatzen da eskaintzak eta eskariak egokitzeko arazoa.
Balio-gordailua: Dirua ondasun iraunkorra da eta beraz edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko. Dena den, diruak balioa galdu dezake inflazioaren eraginez .
Kontu-unitate komuna: Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Neurri-unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke, bestela ezinezkoak liratekeenak.
Diru Motak:
Banku dirua: Modu birtualean soilik dagoen dirua da, bankuan dagoelako. Legezko dirua banku batean gordailutzen dugunean, modu fisikoan egoteari uzten dio, eta banku-diru moduan birsortzen da (hau da, jada ez dago dirutan gauzatuta eta eskudiru izateari uzten dio)
Legezko dirua: Herrialde bakoitzeko banku zentralek jaulkitako billeteak eta txanponak dira. Espainia Euroguneko herrialdeetako bat da (euroa erabiltzen delako), horregatik, Europako Banku Zentralak jaulkitzen eta kontrolatzen du herrialde horietan zirkulazioan dagoen diru-kantitatea.
Banku Kontuak:
banku-kontu bat finantza-erakunde baten eta pertsona baten arteko kontratua da, haren bidez, lehenak diru-gordailuak zaintzen dizkio bigarrenari, eta aldi berean, bere banku eragiketen kudeaketa eta jarraipena errazten dizkio, hitzartutako komisio eta baldintza batzuen truke.
Online Bankuak:
Azken urteotan, hazi egin da fisikoki jardun beharrean teknologia berrien bidez aritzeko joera.
Banku Harremanak:
Bankuen eta beren bezeroen arteko harremanetan kontratu iraunkor eta lotesleak egoten dira, eta hitzartu egin daitezke baldintzak. Eta erreklamazioak ere egin ditzakegu, beharrezkoa izanez gero.
Txartelak:
Bankukoak ez diren txartelak: txartela igorri duen saltokian soilik erabil daitezke (saltoki handietan, denden kateetan, etab.)
Fidelizazio txartelak: ordainketa bitarteko moduan erabili ezin diren txartel mota bat dira, puntuak pilatzeko balio dute, hura igorri duen saltokian deskontuak eta opariak lortzeko.
Banku-txartelak: finantza erakunde batek igortzen ditu , oro har, banku edo kutxa batek. Erosketak egiteko eta banku sareko kutxazainetan dirua ateratzeko erabil daitezke.
Banku Txartelak:
Kreditukoak: mota honetako txartelek, aukera ematen dute ordainketak egiteko eta dirua ateratzeko une horretan banku-kontuan funtsik ez badago ere (finkatutako muga baten arte). Erabilitako dirua aurreikusitako moduan eta epeetan itzuli behar da, normalean, hilabete bakoitzeko aurreneko egunetan egiten da.
Zordunketakoak: haren bidez ordaintzea kontuko dirua erabiltzea bezala da, izan ere, erosketaren zenbatekoa edo kutxazainetik ateratakoa berehala kentzen da txartelari elkartutako kontutik.
Txanpon txartela: Aurre-ordainketakoak ere esaten zaie, eta ordainketak egiteko aukera ematen dute aurretik finkatutako kopuru jakin batera arte.
Txartel birtuala: txanpon-txartelaren aldaera bat dira, eta Interneten bidez erosteko bakarrik balio dute. Ez dute euskarri fisikorik, zenbaki bat, gako bat eta iraungitze-data bat bakarrik dira.