Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ARNAS-APARATUA - Coggle Diagram
ARNAS-APARATUA
Airea
-
-
Oxigenoa
Oxigenoa ezinbestekoa da bizidunon arnasketarako, arnas-aparatuak gorputzeko zeluletaraino eraman behar du.
Arnasa
Ahotik eta sudurtzuloetatik hartzen dugu arnasa, oxigenoa daraman airea sartzen da. Aire hori faringetik, laringetik eta trakeatik barrena, biriketaraino iristen da.
Sudurra
Sudurretik doan bidea eta ahotik doana faringean elkartzen dira (eztarrian). Dena den, hobe da sudurretik arnastea, sudurretik bideratzen den airea berotu; iragazi eta hezetu egiten baita.Airea berotzeko eta hezetzeko, sudur barnean mukosa pituitarioa mintz mehea dago.
Gure sudurraren barnealdean ilez eta mukiz horniturik dago eta, horrela, aireak daramatzan hautsa eta zikinkeriak sudur barruko iragazki natural horietan geratzen dira.
Sudurreko eta ahoko bideak faringean elkartzen dira, eta pixka bat beherago, laringea daukagu.Arnas aparatua eta digestio-aparatua laringearen goiko aldean komunikatuta daude, baina, hortik aurrera, bi bidetan banatzen dira:
Elikagaiek hestegorritik jarraitzen dute, urdailera
Aireak, aldiz, trakea edo zintzurrestetik, biriketara.
Bi bide horiek ez nahasteko, epiglotisa dago.
Epiglotisa
Janaria irensten dugunean, airearen bidea ixten du, eta arnasa hartzean, ireki egiten du.
Biak (arnasa hartzea eta irenstea) batera egiten ditugunean, gerta daiteke janari zatitxoren bat trakeara joatea; horrelakoetan, eztulka hasten gara zatitxo hori kanporatu artean.Zerbait kontrako eztarritik joan zaigula esan ohi da horrelakoetan.
Trakea
Trakea edo zintzurrestua eraztunez osaturiko hodi bat da, eta biriken parean bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Birikaren barruan, bi bronkio horiek bronkiolo hoditxoetan banatzen dira; bronkioloen adar txikienetan albeolo izeneko zakutxo edo poltsatxo batzuk daude.
Birikak
Birikak (Elastikoak, arinak eta arrosa-kolorekoak) bular-kaiolan daude, omoplatoek sahiets-hezurrek eta bularrezurrak babestuta dira birikak.
Biriken behe aldean diafragma dago. Mintz gihartsu bat eta sendo horrek arnasketan laguntzen du, uzkurtuz eta zabalduz.
Gas-trukea
Gas-trukea albeoloetan geratzen da. Arnasketaren bidez, kanpotik albeoloetara iristen den aireak proportzio nahiko altuan edukitzen du oxigenoa.
Albeoloak
- 2 more items...
-