Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
DIRUA ETA HORI ERABILTZEKO MODUAK - Coggle Diagram
DIRUA ETA HORI ERABILTZEKO MODUAK
DIRUAREN FUNTZIOA
Truke bitartekoa
: Ez bagenu ordainketa eta kobrantza bitartekorik, trukea erabili beharko genuke nahitaez, hau da, ondasunak ondasunekin aldatu beharko genituzke. Diruari esker asko sinplifikatzen da eskaintzak eta eskariak egokitzeko arazoa.
Balio-gordailua:
Dirua ondasun iraunkorra da eta beraz edukitzaileak aukera du egoki iruditu bitartean gordetzeko. Dena den, diruak balioa galdu dezake inflazioaren eraginez . (inflazioa hurrengo unitateetan landuko da)
Kontu-unitate komuna:
Ekonomiak dirutan neurtzen du gauzen balioa. Neurri-unitate horri esker, ondasunen arteko alderaketak eta multzokatzeak egin daitezke, bestela ezinezkoak liratekeenak. Adibidez: Boligrafo batek euro bat balio du eta bideokontsola batek 400 euro. Bideokontsola, 400 boligraforen parekoa dela esan dezakegu. Gainera, neurri-unitate berean daudenez, multzokatu egin ditzakegu: 401 euro osatzen dituzte guztira.
DIRU-MOTAK
Diruan denok dugu konfiantza eta ondasunak diruarengatik trukatzeko bitarteko modura erabiltzen dugu. Dirua guztiok onartzen dugu.
Legezko dirua:
Herrialde bakoitzeko banku zentralek jaulkitako billeteak eta txanponak dira. Espainia Euroguneko herrialdeetako bat da (euroa erabiltzen delako), horregatik, Europako Banku Zentralak jaulkitzen eta kontrolatzen du herrialde horietan zirkulazioan dagoen diru-kantitatea.
Banku dirua:
Modu birtualean soilik dagoen dirua da, bankuan dagoelako. Legezko dirua banku batean gordailutzen dugunean, modu fisikoan egoteari uzten dio, eta banku-diru moduan birsortzen da (hau da, jada ez dago dirutan gauzatuta eta eskudiru izateari uzten dio)
BANKU-KONTUAK
banku-kontu bat finantza-erakunde baten eta pertsona baten arteko kontratua da, haren bidez, lehenak diru-gordailuak zaintzen dizkio bigarrenari, eta aldi berean, bere banku eragiketen kudeaketa eta jarraipena errazten dizkio, hitzartutako komisio eta baldintza batzuen truke.
Banku kontuak edo ageriko gordailuak, diru gordailuak dira eta dira kutxek eta bankuek eskaintzen duten zerbitzurik oinarrizkoena dira. Dirua berehala eskuratu daitekeelako esaten zaie agerikoak.
AGERIKO GORDAILUAK
Diru-sarrerak eta ordainketak.
Ordainagirien helbideratzeak (titularrak aurrez baimendutako ordainketei erantzutea; adibidez argiarenari eta sakelakoarenari).
Diru-transferentziak erakunde ezberdinetako banku-kontuen artean.
Diru-transferentziak erakunde bereko kontuen artean.
Mailegu-kuoten ordainketa.
Pentsio-planetako ekarpenak
Bi motatako ageriko banku-kontuak desberdindu ditzakegu: kontu korronteak eta aurrezki kontuak. Kontu korrontean txekeen bidez eskuratu daitezke funtsak eta aurrezki kontuan berriz, aurrezki libretaren bidez eskuratzen dira.
EPE FINKORAKO GORDAILUAK Titularrak, interes moduan jasoko duen ordainsari baten truke, gordailua epe jakin baterako egiteko konpromisoa hartzen du. Ezin izango du gordailua lehenago eskuratu, ez behintzat penalizariorik jaso gabe.
ONLINE BANKUAK
Alabaina, baditu ere arriskuak. Interneteko hainbat eragiketa ez dira seguruak, horregatik, bankuek segurtasuna indartu behar izate dute eta arreta handia jarri dute arrisku hori saihesteko helburuarekin (pasahitza eta gako asko ezarri dituzte). Bankuek beren esku dagoen guztia egin dute bezeroen eragiketen iruzurrezko eragiketak ekiditeko. Hori ordea alferrikakoa da baldin eta bezeroek ez badituzte ohitura onak hartzen beren bankuekin online konektatu behar dutenean. Besteak beste ondorengo jardunbide egokiak nabarmentzen dira:
BANKUEN KOMISIO MOTAKorain arte banku kontu desberdinak zeintzuk diren ikusi ditugu, orain, bankuetan kontu horiek edukitzeagatik sortzen diren komisioak zeintzuk diren ikusiko ditugu. Komisioak, bezeroek ordaindu behar ditugun gastuak dira. Komisio motak:
Eragiketak
: Zerbitzu jakin batzuk eskaintzeagatik; adibidez, transferentzia bat bidaltzea, mailegu-eragiketa bat aztertzea, etab.
Mantentzea
: Kontu bateko titularra izateagatik
Administrazioa
: Kontuko mugimenduak eta eragiketak erakusteagatik.
BANKU-HARREMANAK
Bankuen eta beren bezeroen arteko harremanetan kontratu iraunkor eta lotesleak egoten dira, eta hitzartu egin daitezke baldintzak. Eta erreklamazioak ere egin ditzakegu, beharrezkoa izanez gero.