Pertsonen bizitzan beti dago arriskuren bat, arlo profesionalean nahiz pertsonalean, horregatik, arrisku horietatik babesteko, aseguruak kontratatzen dira. Asegurua kontratatuta arrisku horiek hirugarrengo bati transferitzen dizkiogu: aseguru-etxeari. Hala, aseguru-kontratuan ageri den gertaeraren bat izaten denean, hark ordainduko ditu sor daitezkeen kalteak osorik edo haien zati bat.
Asegurua kontratu bat da, eta haren bidez, aseguru-etxeak hirugarren bati kalte-ordainak emateko konpromisoa hartzen du kontingentzia edo ezbeharren bat gertatzen bada, eta trukean, prima bat jasotzen du. Bi multzo handietan banatzen dira aseguruak: pertsona-aseguruak eta kalteen aurkako aseguruak.