Arnas aparatua
Airea
Zertarako da ezinbestekoa?
Zein dira bi osagai nagusiak?
Zer da?
bizidunon arnasketarako da ezinbestekoa
nitrogenoa eta oxigenoa dira
gas nahaste bat da
Nora garraiatu behar du airea?
Zeluletaraino garraiatu behar du airea
Nondik hartzen dugu arnasa?
Ahotik eta sudurzuloetatik hartzen dugu arnasa
Oxigenoa daraman airea sartzen da arnasa hartzen dugunean
Nondik pasatzen da aire hori?
Aire hori faringetik,laringetik eta trakeatik pasatzen da biriketaraino iritsi arte.
Non elkartzen dira sudurretik eta ahotik datozen bideak?
faringean elkartzen dira.
Hobe da sudurretik arnastea
Sudurretik bideratzen den airea berotu iragazi eta hezetu egiten baita.
Airea berotzeko eta hezetzeko, sudur barnean mukosa pituitarioa (mintz mehea) dago.
Gure sudur barnea ilez eta mukiz horniturik dago.
Aireak darmatzan hautsa eta zikinkeriak sudur barruko iragazki nartural horietan geratzen dira
Arnas aparatua eta digestio-aparatua laringeko goiko aldean elkartzen dira, hortik aurrera bi bidetan banatzen dira.
Trakea
Hestegorria
elikagaiek jarraitzen dute, urdailera
Airea joaten da, biriketaraino
Bide horiek ez elkartzeko epiglotisa dago
Janaria irenstean, airearen bidea isten du, arnasa hartzean, ireki egiten du.
Biak batera egiten ditugunean, janari zatitxoren bat trakeara jaon daiteke
Argazkia :
Orduan...
Estulka hasten gara janari zatitxo hori kanporatu arte
Horrelakotan esan ohi da...
kontrako eztarritik janaria joan zaigula
Trakea eraztunez osaturiko hodi bat da
Biriken parean, bronkio izeneko bi adarretan banatzen da
Birikaren barruan...
Bi bronkio horiek bronkiolo hoditxoetan banatzen dira.
Bronkioloen adar txikietan albeolo izeneko zakutxo edo plotsatxoak daude.
Birikak...
Elastikoak arinak eta arrosa-kolorekoak dira
Bular-kaiolan daude, omoplatoek, sahiets-hezurrak eta bularrezurrak babestuta.
Behealdean diafragma dago.
Mintz gihartsu eta sendo horrek arnasketan laguntzen du, uzkurtuz eta zabalduz.
Gas-trukea albeoloetan gertatzen da
Arnasketaren bidez, kanpotik abeoloetara iristen den aireak proportzio nahiko altuan edukitzen du oxigenoa.
Albeoloak odol-kapilarrez inguraturik daude
Oso mintz iragozkorra dutenez...
oxigenoa albeoloetatik odolera pasatzen da
Zeluletan mantenugaiak erretzean sortutako karbono dioxidoa odoleko globuxka gorrietatik askatu eta albeoloetara pasatzen da.
lbeoloetara pasatutako karbono dioxidoa hori kanporatu egiten dugu.