Zorpetzen garenean, normalean mailegu baten bidez egiten da. Horregatik maileguaren ezaugarriak zeintzuk diren jakitea garrantzitsua da.
Mailegu-kontratua mailegu bat dagoenean sortzen da. Honen bidez, mailegu emaileak (normalean finantza erakunde bat) diru-kantitate bat jartzen du mailegu-hartzaile baten esku, eta hitzartutako baldintza batzuk zehaztuz itzuli beharko du dirua. Normalean, utzitako dirua hilabeteko kuoten bidez itzultzen da, non kuota horien barnean, komisioak, interesak eta beste gastuak ere sartzen diren.