Arrainen gorputz-adarrak hegalak dira, eta mugitzen laguntzen diote. Espezie bakoitzean desberdinak dira hegal kopurua eta mota, eta hegalen kokapena. Bikoitiak izan daitezke, bular-hegala eta bizkar-hegala, adibidez, edo bakoitiak, bizkar-hegala, isats-hegala eta uzki-hegala, adibidez.