Mendebaldeko porroten ostean, Alemaniako armada ekialdetik zetozen sobietar tropak geldiarazten ahalegindu zen. 1944ko udan, Alemaniako tropek atzera egin behar izan zutela aprobetxatuz, errusiarrek Polonia, Hungaria, Bulgaria eta Errumania okupatu zituzten. Jugoslavian, gerrillari partisanoek, Josip Broz, Tito, buru zutela, Belgrad nazismotik askatu zuten.