Hezur ehuna: Matrize solido eta mineralizatu bat du. Matrizean, hezur hutsuneak daude eta elkarren artean lotuta daude, hezur hoditxo mehe batzuen bidez. Hutsune bakoitzean, hezur zelula bat dago. Osteozito izenekoa, zelula horrek, luzapen zitoplasmatiko mehe ugari ditu, hoditxoetan barrena doazenak eta osteozitoak komunikatzen dituztenak. Osteozitoek eratzen dute hezurraren matrizea. Hezur ehunak eskeletoari eusten dioten hezurrak osatzen ditu, gogorrak eta zurrunak, eta hantxe dago hezur-muin gorria
Hezur ehun trinkoa: Paraleloan kokatutako osteona ugariz osatuta dago. Osteona bakoitzak milaka hezur xaflatxo ditu, eta horiek hezur utsuneak, osteozitoak eta hodixka kalkoforoak dituzte. Hezur xaflatxoak erdiko hodi baten inguruan kontzentrikoki kokatuta daude, eta horretatik igarotzen dira odol hodia eta nerbio zuntzak. Hezur ehun trinkoa hezur lauen kanpoaldean eta hezur luzeen diafasetan dago.
Hezur ehun arola: Osteozito gutxiko trabekula sare batek osatzen du. Trabekula horien artean, barrunbe handiak eta irregularrak daude. Bertan, hezur-muin gorria dago. Horrek eratzen ditu odol zelulak. Hezur motzetan, hezur lauetan, eta hezur luzeen epifisietan dago.