Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Biztanleriaren Banaketa - Coggle Diagram
Biztanleriaren Banaketa
-
Banaketaren ezaugarriak
Itsasotik hurbil dauden eremuetan kontzentratzen da biztanleriaren zati handiena, berriz, kontinenteen barrualdeko eremuetan, ez horrenbeste jende bizi.
Trantsizioko erregimen demografikoaren ondoriozko biztanleriaren gorakada hirien hazkundearekin dago lotuta. Gaur egun, munduko biztanleriaren erdia baino pixka bat gehiago hirietan bizi da.
Biztanleriaren zati handiena ipar hemisferioan kokatuta dago. Ipar latitudeko 20º eta 60º paraleloen artean.
Biztanleriaren kontzentrazioa. Munduko biztanleriaren gehiengoa lurraldearen % 20an bizi da. Hori dela eta, hutsune demografikoak edo biztanle gutxiko guneak daude lurraldearen % 43an; izan ere, biztanleriaren % 2 baino ez da bizi han.
Okupazio txikiko guneak eremu hotzetan, basamortu beroetan eta oihan ekuatorialetan daude kokatuta.
Eremu hotzetan ez da ia inor bizi, elurrez edo izotzez estalita egoten baitira. Eremu horiek poloen eta zirkulu polarren artean daude kokatuta, bai eta garaiera handiko mendietan ere.
Lurreko eremurik lehorrenetan –hau da, basamorturik beroetan– ez da kasik urik egoten (oasietan izan ezik). Hori dela eta, ez da landarerik hazten eta gizakiek ezin dute han bizi.
Oihan ekuatorialetan, landaretza oso trinkoa da, eta fauna, anitza. Hala ere, tenperatura altuak eta prezipitazio ugariak direla eta, gizakiek zailtasunak dituzte baldintza horietara moldatzeko.
Biztanle Dentsitatea
Biztanle dentsitatea, lurralde bateko biztanle kopurua zati lurraldeare guztiko azalera da.
-