Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Kristau testigantza eta konpromisoa - Coggle Diagram
Kristau testigantza eta konpromisoa
5.2 Testigantza
Lekukoak dira ikusi duen zerbaiten berri eman dezakeena da. Lekukoak egin ohi duen azalpenari testigantza edo lekukotasuna deritzo.
Jesus nola bizi eta nola hil zen ikusi zuten lekuko bakarrak apostoluak izan ziren eta ebanjelioetan utzi ziguten beren testigantza.
Sinesgarri izan dadin, kristau testigantzak egiazkoa, argia eta gardena behar du izan.
5.3 Kompromisoa
Konpromisoa egintzak, fruituak dira.Konpromisoa gizakiak zerbait egin edo ez egiteko hartzen duen bete- beharra da. Konpromisoa testigantzaren ondorio izan daiteke. Hori egiazkoa denean, gizakia konprometitu egiten da
Zeure eginez erakusten diezu. Konprometitu egiten zara. Kristau testigantza egiazkoa denean, kristauak konprometitu egiten dira, onartu egiten dute konpromisoa. Konpromisoa egintzak, fruituak dira.
5.1 Eginkizunak
Eman zaion mezua zehatz-mehatz eramatea: ezin alda edo manipula daiteke.
Mezu orok bere jasotzailea behar du: mezua hartu egiten duen pertsona, berarentzat egin baita. Jesusek gizaki guztiak salba daitezen nahi du. Jesusen mezuaren jasotzaileak, beraz, munduko gizaki guztiak dira. Alabaina, bataiatu bakoitzak eginkizun berezik jaso ez badu ere, badu bere mezuarentzako jasotzaile ezagunik: inguruan dituen lagun hurkoak.
Daukaguna besterik ezin eman dezakegu. Horregatik, mezulariak ondo ezagutu behar du komunikatzeko duen mezua. Kristauak komunikatu behar duen mezua Jesusengan daukan fedea da. Fedea galtzen badu, ezin izango du komunikatu. Horregatik, beresinesmena indartu eta handitzeko, sakramentuak, Jainkoaren Hitzaeta otoitzaditu kristauak.
5.5 Kristauak mundua
Beharrezkoa da Jainkoaren Erregetzako baloreak gizaki guztiengana ailegatzea.
Baina kristauek horrenbeste lagunen sufrimenduari konponbidea aurkitzeko, presioa egin dezakete agintariek baliabideak eman eta ekimenak aurrera atera ditzaten.
Erregetza eraikitzen, mundu hobea egiten lagundu nahi badute, hurbilenik dauzkaten lagunei laguntzen hasi behar dute.
Jainkoaren Erregetza hedatu nahian, fedeak bultzatuta, kristau asko konprometitu egiten dira, ideologia eta sineste desberdinekoak diren lagunekin batera, gizakiaren duintasuna, herrien aurrerapena, askatasuna, justizia eta bakea erdiesteko.
5.8 Kompromisoa
Gaur egun ere aurki daitezke fedearen lekukotasuna edo testigantza ematen duten kristauak, Jainkoaren Erregetza eraiki eta zabaltzeko konprometiturik, gizaki guztien arteko anaitasunaren, justiziaren eta bakearen aldeko borrokan ari direnak.
Beren eskuzabaltasunaz, zerbitzuaz eta elkartasunaz, gizaki guztion adiskide mina den Jainkoaren fedearen lekukoak dira.
5.7 Atzoko eta gaurko lekukoak
Gizaki asko bizi izan da eta bizi da Elizaren barruan Jesusen lekuko izanez. Lagun horiek Jainkoaren Erregetzaren eraikuntzan konprometiturik daude.
Elizaren hasierako garaietan, martiriek (grekoz “lekuko”) Jesusi zioten maitasunagatik eta euren fedea defendatzeagatik eskaini zuten bizitza. Heriotza gogorrean isuritako odola izan zen haien konpromisoa, eta bizitza-eredu da gaur egungo kristauentzat.
Santuak dira guztientzat eredu Elizak ezagutzen dituen lekukoak, alegia.
Santuak eta santak dira Elizaren testigantzarik hoberena.
Guretzak eredurik gertuena eta maiteena San Antonio Maria Claret dugu, baina badira beste Santu batzuk aipagarriak direnak
Santa Teresa Jesusena ,San Bizente Paulekoa San Joan Bosco
5.6 Gizakiak, jainkoaren erregetzaren balorerik handiena
Gizakia dugu Jainkoaren Erregetzaren balorerik nagusi eta preziatuena.
Herri eta kultura gehienen kontzientzian funtsean berdintsuak diren eskubide batzuk sortzen dira, zeren eta Jainkoaren Errege¬tzaren baloreak borondate oneko gizaki guztien bihotzean aurkitzen baitira.
Historiaren ibilian, gizon-emakumeek denok ditugun eskubide horiek landu eta zehaztu egin dituzte Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsalean islatzen.
Giza Eskubideen Deklarazio Unibertsala zerrenda luzea osatzen duten 30 artikuluek munduko gizon eta ema- kume guztien oinarrizko eskubideak definitzen dituzte.
5.4 Jainkoaren proiektua
Hitzez gainera, egintzak ere burutu zituen: gaixoak osatu, itsuei ikusmena bihurtu, tristeak kontsolatu, baztertuei lagundu, bekatariei barkatu...
Parabolak erabiliz azaldu zuen: Jainkoa gaitzari eta bekatuari garaitu eta gizakioi zoriona ekartzeko gauza zela zioen.