Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Higuidurak eta indarrak - Coggle Diagram
Higuidurak eta indarrak
Zer da indar bat?
Indar bat da gorputz batean aplikatzean bi efektu mota hauek eragin ditzakeen edozein ekintza
-
Efektu dinamikoa: gorputzaren egoera aldatzen du;
azeleratu edo geldiarazi egiten du, edo norabidea aldatzen dio
Indarren eragin deformatzailea
Gorputzak deformatzen saiatzen garenean duten portaeraren arabera, honela sailka daitezke:
Elastikoak: indar baten eraginez deformatu egiten dira, baina beren jatorrizko forma berreskuratzen dute indarra
desagertzean; adibidez, malgukia.
Plastikoak: deformatu egiten dira, eta indarra desagertzean
ez dute beren forma berreskuratzen; adibidez, erretxina.
Zurrunak: ez dira deformatzen; adibidez, harria.
Hookeren legea
Malguki bat gorputz elastiko bat da, indar bat aplikatzean luzatu edo txikiagotu egin daitekeena. Elastikotasun-muga gainditzen ez bada, bere jatorrizko forma berreskuratzen du indarra desagertzean. Ondorengo esperimentuari esker, indarra eta malguki baten luzapena erlazionatzen dituen lege fisikoa ondorioztatuko dugu.
-
-
-
Abiadura
Gorputz baten mugimendua deskribatu ahal izateko, poliki edo bizkor mugitzen den jakin behar dugu. Horretarako neurtzen ditugu:
Abiadura (v) mugimenduaren lastertasuna neurtzen duen magnitudea da. Mugimendu baten batez besteko abiadura kalkulatzeko, ibilbide luzera zati hura egiteko behar izan duen denbora egiten da.
Aldiuneko abiadura higikariak une jakin batean duen abiadura da.
Aldiuneko abiadura abiadura-neurgailuekin neurtzen da. Higikari baten abiadura konstantea denean, haren aldiuneko abiadura bat etortzen da batez besteko abiadurarekin.
Higidura zuzen eta uniformea (HZU)
Ez da ohikoa gorputz baten abiadura beti HZU izatea. Hala ere, gerta liteke higidura baten zati bat zuzena eta uniformea izatea; esate baterako, hegazkin bat gurutzaldi-abiaduran lerro zuzenean higitzen denean. Argia eta soinua ere abiadura konstantean hedatzen dira.
-
-
Higidura zirkular eta uniformea (HZRU)
Higidura zirkular eta uniformea (HZRU) dauka gorputz batek, baldin eta ibilbide zirkular bat egiten badu abiaduraren balioari konstante
Higidura zirkular eta uniformean:
• Ibilbidea zirkunferentzia bat da.
• Abiaduraren balioa konstantea da.
.
-
Periodo (T) deritzo higidura horrek errepikatzeko behar duen denborari, hots, bira bat egiteko behar denari.
HIGIDURAK ETA INDARRAK
Unitate honen hasieran, indarren eragin dinamikoa ikusi genuen. Geldirik dagoen gorputz bat mugitzeko, ezinbestekoa da indar bat. Gauza bera gertatzen da mugitzen ariden gorputz bat gelditzeko edo gorputz horren abiadura edo noranzkoa aldatzeko ere. Indar garbirik ezean, gorputzaren mugimendua ez da aldatzen:
Gorputza geldirik badago, geldirik jarraituko du.
Gorputza higitzen ari bada, norabide berean eta abiadura berean mugitzen jarraituko du.
Tenkatze-indarra eta bultzada-indarra
Objektu bat mugitzeko, gorputz horri tiratzen edo bultza egiten dion indar bat aplikatu behar zaio.
Tenkatze-indarrak
Soka bat erabiltzen dugu tira egiteko, eta sokak hedatzen du objektuari eragiten zaion indarra.
Bultzada-indarrak
Indarra zuzenean aplikatzen diogu objektuari, jasotzen edo lurraren gainean mugitzen dugunean
Azelerazioa.
Abiadura ez da konstantea izaten; egoera desberdinek abiadura bizkortzea edo mantsotzea eragiten dute: bihurguneak, zuzenek, semaforoek...
Azelerazio (a) magnitudeak higikari baten abiadura denbora anitateko zenbat aldatzen den neurtzen du..
a batez beste= abiaduraren aldaketa/ behar izandako denbora
Positiboa da abiadura handitzen bada, eta negatiboa, txikitzen bada balaztatzean, azelerazioa negatiboa da.
. Marruskadura-indarra eta higidura
Marruskadura-indarrak higidurari aurka egiten dio beti. . Beste gorputz edo ukipen-azal batekin kontaktuan dagoen gorputz bat mugitzean sortzen da.
Lurzorua
Gorputza geldirik badago, eta indar eragilea marruskadura-indarra baino txikiagoa bada, gorputzak geldirik jarraituko du.
Gorputza mugimenduan badago, eta indar eragilea marruskadura indarra baino txikiagoa bada, gorputza gelditu egingo da.
Newton legeak
Newtonen bigarren legearen arabera, objektu bati indar bat aplikatzen zaionean, objektu hori bizkortu egiten da... Beste era batera esanda, indarra gorputz baten masa eta azelerazioarekiko zuzenki proportzionala da.
Hirugarren legeak azaltzen duenez, gorputz baten gainean eragiten duen indar bakoitzeko, gorputz horrek intentsitate eta norabide bereko indarra egiten du, baina kontrako noranzkoa duena gorputz hori sortu duen gorputzaren gainean.
Newtonen lehen legeak, objektu bat geldirik edo mugimendu uniforme zuzen batekin egongo dela dio, gutxienez, bere gainean kanpoko indar batek eragiten badu.