Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ANIMALIA ORNOGABEAK, animalien_sailkapena1, Proriferoak, Gorputz altalak…
ANIMALIA ORNOGABEAK
HARRAK
Ornogabeen barneko hiru talde dira platihelminteak, nematodoak eta anelidoak, eta badituzte zenbait ezaugarri komun. Hauek nabarmentzen dira:
-
-
• Har forma dutenez eta hankarik ez dutenez, herrestan joaten dira batetik bestera.
Platihelminteak
-
la platihelminte guztiak parasitoak dira, hala nola tenia, animalien eta, beraz, gizakiaren hesteetan bizi dena. Badaude aske bizi diren uretako espezieak ere, planaria, adibidez
Nematodoak
Nematodoek gorputz zilindriko mehea dute, eta muturrak punta forma izan ohi du.
Uretan edo lehorrean, aske bizi dira; baina batzuk parasitoak dira, eta gaixotasunak sorrarazten dituzte, hala nola trikinak eta heste-zizareak.
Anelidoak
Anelidoen ezaugarri nagusiak dira gorputz zilindriko eta luzanga izatea eta metameria. Gorputza metamero deritzen segmentu edo eraztunetan zatitua izatea adierazten du termino horrek, eta animaliaren bizi-funtzio guztiak egiteko gai dira segmentuok.
Hankarik ez badute ere, anelido askok harizpi zurrun batzuk erabiltzen dituzte batetik bestera joateko: ketak.
Modu askotara bizi dira: batzuk parasitoak dira, eta beste batzuk aske bizi dira. Itsasoan, ur gezako habitatetan nahiz lurzoru hezeetan bizi daitezke. Hiru multzo handi bereizten dira: izainak, itsas zizareak eta lur-zizareak.
PORIFEROAK
Poriferoak animalia sesilak dira, eta ez dute simetriarik. Gehienak Itsasokoak dira, bakarren batzuk ur gezatan ere bizi diren arren.
-
Poriferoek barne-eskeletoa dute, espikula gogorrez, zuntz leun eta malguz, edota bi egitura horiez osatua.
Iragazketa bidez elikatzen dira animalia hauek; hau da, elikagai-partikula txikiak eta oxigenoa lortzen dituzte uretatik.
Barruan, barrunbe nagusi bat du, atrio-barrunbea, eta oskulu izeneko zulo baten bidez komunikatzen da kanpoaldearekin.
Pareta lodiak ditu, poro ugarikoak, eta poro horiek kanal txiki batzuen bidez komunikatzen dira elkarrekin.
KNIDARIOAK
Knidarioek simetria erradiala dute, eta gorputz bigunekoak dira. Barrunbea dute erdialdean, barrunbe gastrobaskularra, eta hortxe digeritzen du elikagaia. Barrunbe hori garroz inguratutako irekigune bakar batekin komunikatzen da kanpoaldearekin, eta aho eta uzki modura erabiltzen du.
Garroen funtzioak dira harrapakinak harrapatzea eta bere zelula erresumingarrien bidez geldiaraztea.
Gorputzaren antolaeraren arabera, bi forma hauetara ager daitezke: polipo fasean eta marmoka fasean. Batzuetan, animalia berak bi faseak izan ditzake bere bizitzan zehar.
-
Zaku forma dute, eta gorputzaren goiko aldean dute irekigunea.
Itsas hondoan finko bizi dira. Askotan, koloniatan biltzen dira, eta koralez osatutako karekizko eskeleto bat izaten dute inguruan.
INFORMAZIOA
-
• Lekuz aldatzeko moduak. Gehienak modu aktiboan aldatzen dira lekuz. Dena den, badaude animalia sesilak ere, substratuari atxikita daudenak; koralak, adibidez.
• Eskeletoaren presentzia. Animalia batzuen gorputza (intsektuena, adibidez] kanpo-eskeletoak edo exoeskeletoak estaltzen du; eta beste batzuek ez dute horrelakorik (zizareek, adibidez).
• Bizi diren inguruneak. Ornogabeak lehorrean nahiz uretan bizi dira, ur gezatan edo ur gazitan.
-
-
-
-
-
-
-