Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
KOMUNIKATZEKO GAITASUNAK: - Coggle Diagram
KOMUNIKATZEKO GAITASUNAK:
Lortu nahi diren helburuak:
Helburu afektiboak
: harreman onak lortzea, maitasun eta laguntasun erlazioak ezarriz.
Helburu instrumentalak
: zerbait lortu nahi izatea ekintza arrakastatsuak burutuz.
Komunikazioan parte hartzen duten osagaiak:
Osagai paralinguistikoak
:
Doinua
: sentimenduak adierazteko balio dute doinu aldaketak. Doinu apalek tristezia adierazten dute, eta doinu gogorragoak positiboki baloratzen dira.
Hitz jarioa
: hainbat faktoreen erakusgarri izan daiteke, baina isiltasun tarte gehiegi egitea negatibotzat interpretatu ahal da. Etenaldietan hitz betegarriak esatea antsietatea eta asperdura adieraz dezakete.
Zehaztasuna
: hitz egiteko orduan oso garrantsitsua da zehazki hitz egitea.
Abiadura
: mantso hitz egiteak azperdura sor dezake baina azkarregi hitz egiteak entzuleak ez ulertzea eragin ahal du.
Ahotsaren bolumena
: bolumen aldaketa asko ez dituen ahotsa entzutea ez da oso interesgarria izaten, eta ozenegi hitz egitea, adibidez, haserrea adieraz dezake.
Hizketa-denbora
: egokiena da elkarrizketa batean bi pertsonek denbora berdina gutxi gora behera hitz egitea.
Ahozkoa ez den komunikazioaren osagaiak
:
Posturak
: posturen esanahiak eta funtzioak askotarikoak dira:
Jarrerak
: hainbat jarrera adierazi ahal dituzte posturek, adibidez, eskua burura eramatea harridura adieraz dezake.
Emozioak
: posturak emozio zehatzak adierazten dituzte, horrela, hankak gurutzatzea, adibidez, amorrua adieraz dezake.
Hizketari laguntzea
: postura aldaketak hizketa unitatez aldatzeko erabiltzen dira: gaiaz aldatzeko...
Orientazioa
: intimitate edo formalitatearen berri ematen du. Adibidez, aurrez aurre egoteak erlazio intimoagoa adierazten du.
Keinuak
: keinu bat dela esateko, ekintza norbaitek ikusi eta interpretatu behar du. Keinuak komunikazioaren bigarren atal bat izango balirate bezala hartu ahal dira.
Distantzia/kontaktu fisikoa
: Gizarte testuinguruaren arabera aldatzen da.
Irribarrea
: defentsibotzat edo bake keinu gisa erabili daiteke iriibarrea, baita ere, jarrera lagunkoia komunikatzeko.
Itxura pertsonala
: makillageak, ebakuntzak etabar pertsonaren kanpoko itxura asko aldatu dezake. Itxuraren helburua norbera besteen aurrean errepresentatzea da. Ilea, adibidez, itxuraren atal garrantsitsu bat da.
Aurpegi adierazpena
: emoziak adierazteko oso adierazkorra da, eta aurpegiaren atal hauek hartzen dute parte adierazpen horretan: bekokia/bekainak, begiak/betazalak, aurpegiko beheko aldea.
Ahozko osagaiak
:
Edukia
: Hizketa helburu desberdinak lortzeko erabiltzen da. Lortu nahi denaren arabera hitzak aldatzen dira. Elkarrizketa edozein gaiari buruz izan daiteke.
Adibideak:
Hizketa-denbora
: hobe da hitz egiten ari naizenari hitz egiten ustea, bestela, aspertuko da.
Aurpegi adierazpena
: harrituta nagoenean, begiak asko zabaltzen ditut.
Abiadura
: azkarregi hitz egiten badut, ez naute ulertzen.
Irribarrea
: batzuetan pertsona baten irribarreak beste batzuena eragiten du.
Zehaztasuna
: ez ditudanean gauzak zehatz esaten, ez naute ulertzen.
Keinuak
: norbaiti begia ginatzen diodanean, disimulatzea esan nahi diot
Hitz jarioa
: aurkezpen bat egiterakoan isilik gehiegi geratzen banaiz, irakasleak gai horri buruz ezer ez dakidala uste du.
Posturak
: besoak zutitzen ditudanean axolagabetasuna adierazi nahi dut.
Doinua
: pertsonek doinua aldatu gabe hitz egiten dutenean, entzutea aspergarria egiten zait.
Orientazioa
: konfidantzazko pertsonei aurrez aurre begiratzen diet.
Ahotsaren bolumena
: haserre nagoenean, bolumena igotzen dut.
Distantzia/kontaktu fisikoa
: norbait gehiegi hurbiltzen zaidanean, urduri jartzen naiz.
Edukia
: sentimenduak komunikatzeko erabiliko dituzun hitzak desberdinak izango dira mesede bat eskatzeko erabiliko dituzunekin konparatuta.
Itxura pertsonala
: nire pertsonalitatea nire itxura pertsonalarekin erreflexatzen dut.