Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
:musical_note:MUSIKA-ARTEAREN OINARRIA :musical_note: - Coggle Diagram
:musical_note:MUSIKA-ARTEAREN OINARRIA :musical_note:
FORMA ETA EGITURA
Musika-arkitektura: egitura
Hiru formula desberdinetan laburbildu dezakegu:
Kontrapuntuan,
ahots bakoitzak bere lerro melodikoa garatzen du bata besteraen atzetik joango balitz bezala edo elkar antzeratzen egongo balira bezala.
Landutako melodian,
argi eta garbi gailentzen den ahots bat dago. Gainerako ahotsek laguntza estatikoa egiten dute.
Homofonian,
ahotsak batera mugitzen dira, baina nota desberdinak erabiltzen dituzte.
Ideien antolamendua: Musika-forma
Hiru musika-forma nagusi daude:
Meza
Bere egitura erritu katolikoaren liturgiara dago egokituta eta zati hauek izaten ditu normalean:
Kirye, Gloria, Credo, Sanctus
eta
Agnus Dei.
Bariazioa
Izen horrek bere konposatze-prozesuari egiten dio erreferentzia. Norberaren edo beste musikagile baten melodia bat aurkeztu eta zenbait aldaketa edo bariazio egitean oinarritzen da.
Sonata
Txandakatutako lau mugimendutan zatitutako lana da: astiro-azkar-astiro-azkar. Orkestrarako idazten denean, sinfonia deitzen zaio.
ERRITMOA, MELODIA ETA HARMONIA
Melodia: abiapuntua
Melodia musika-pieza bateko elementurik nabariena da, hau da, gure entzumenak kontzienteki entzuten den zera hori. Gehienetan, melodia konposizioa baten abiapuntua izaten da eta eskala bateko noten konbinazio librea izaten da.
Harmonia: sentitu bai, baina entzun ez
Harmonia melodia baten eta bere laguntzaren arteko soinu-harremana arautzen den musikaren atala da.
Harmonia akordeen erabilera egokian oinarritzen da. Akordeea, berriz, eskala bateko graduetatik lortzen ditugun hiru nota edo gehiagoren multzoa da.
Erritmoa, musikaren motorra
Normalean, erritmo esaten diogu melodia baten egituraosatzen duen soinu-irudi eta isilune multzoari.
AMALGAMAKO KONPASAK
Konpas bakun edo konposatu bi edo gehiago nahastuta sortutako konpasak dira
Hauek dira ohikoenak:
7/8 konpasa
Oso-oso gutxitan ikusten den konpasa da. 2/8 bi konpasen eta 3/8 konpas baten batura edo beste konpas batzuen batura izan daiteke
6/8 eta 3/4 konpasak
Petenera konpasa
izenarekin ere ezagutzen da. Oso ohikoa da flamenkoan
5/8 konpasa
3/8 eta 2/8 konpasen batura dela esan daiteke
INTERPRETATZAILEA ETA MUSIKA-SORKUNTZA
Benetako egilekideak
Musika landuko interpretatzaileen helburu nagusia jatorrizko lana ahalik eta ongien interpretatzea da. Normalean, musikagilearen asmoa ahalik eta fidelen adieraztea da.
Interpretatzailea da garrantzisuena
Bat-batekotasuna garrantzitsua den musika mota batzuetan, hala nola jazzan edo flamenkoan, interpretatzailea da figura nagusiena.
Emaitza, gainera, oso ezberdina izan daiteke emanaldi batetik bestera.
Musika modernoko izarrak
Musika-taldeak eta abeslari bakarlariak musika modernoko protagonistak