Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
hinduismoa (Naturari loturiko kultu primitiboa (Natura (mendi bilakatu den…
hinduismoa
-
Antzinakoenetako erlijio bat da. Hinduismoa ez da pertsonai historiko jakin batek sortutako erlijioa.
-
indiarreko erlijio nagusia da, K.a. bigarren milurtekoan arioek lurralde hura inbaditu zuteneko herentzia. Hinduismotik budismoa sortu zen eta apurka-apurka Asiaren ekialdera zabaltzen joan zen
Zortzi urratsen bidea
-
-
Jokaera zuzena, bizitza morala barne hartuta
-
Zeregin zuzena, besteei kalterik egin gabe bizimodua ateratzeko.
Ahalegin zuzena, bultzada txarrak desagerrarazteko eta onak sustatzeko
Pentsaera zuzena, egia ezagutzen ahalegintzea.
Kontzentrazio zuzena, meditazio askatzailearen bidez.
Lau egia nobleak
Lehen egiak: dena mina da (duḥkha), guztia samina da: jaiotza mina da, zahartzaroa oinazea da, gaixotasuna sufrimendua da. Estutasuna, miseria, norberak nahi duen guztia ez lortzea, dena da oinazea. 2
Bigarren egia: sufrimenduaren sorburua desira (tṛṣṇā) eta ezjakintasuna da. Oinazea desiratzen eta ezagutzen ez dugulako sortzen zaigu. Ezerk ez duenez desira asetzen, ezerk ez duenez gure jakin mina eta egarria asetzen orduan sufrimendua dator.
Hirugarren egia: barruko bakea edo minik eza (nirvana) lotzeko oinazea ezabatu behar da. Desira eta grina suntsitzea da horretarako bide bakarra.
Laugarren egia: Oinazea ezabatzeko bidea desira desagerraraztea da. Horretarako zortzi urratsen bidea sortu zuen Budak.
Buda, sortzailea
3 bidaiak
Laugarren bidaia ere egin zuen eta eskean zebilen monje alaia aurkitu zuen. Hori ikusita, bizitzako plazerek eta erakarpenek pertsona ez dutela betetzen ohartu zen. Orduan, etxea utzi eta benetako ezagutzaren bila abiatu zen.
Bere irakaspenak Indian zehar zabaltzeari ekin zion eta monje eskaleen antzera bizi izan zen. Laurogei urte zituela hil zen.
Hirira egin zituen hiru bidaietan, ordura arte ezagutzen ez zituen zoritxarren berri izan zuen Siddhartak. Giza sufrimendua hiru modutan ikusi zuen: agure zahar eta ahula, ezindu gaixo eta babesgabea eta hildakoa erraustera zihoan jendea.
Siddharta Gautama, geroago Buda (argitua) izango dena, India eta Nepal arteko herrixka batean jaio zen K.a. 556. urte inguruan, sendi noble batean. Era guztietako luxu eta erosotasunen artean hazi zen. Arteei, zientzia eta ariketa fisikoei buruzko heziketa izan zuen
Bere gizarte-giroko neska gazte batekin ezkondu zen eta semea izan zuen. Hala ere, horrelako bizimoduak ez zuen asetzen eta bestelako bideak bilatzea erabaki zuen.
Berraragiztatzeen zikloa
Hinduen ustez, pertsonen zoriona edo zoritxarra aurreko bizitzetan izandako jokaera onaren edo txarraren ondorioa dira
Bikaintasun gorena lortu arte, behin eta berriz jaioko gara hil ondoren, animalia edo giza itxuraz, gure merezimenduen arabera. Pertsonak bikaintasunera hel daitezen hinduismoak yoga izeneko jokaera multzoa eratu zuen, gorputza zein espiritua lantzeko.
Jainko-jainkosa
Gurtzen diren hainbat eta hainbat jainko-jainkosa horien artean hiru nabarmentzen dira hinduismoan: BRAHMA, XIVA eta VISNU.
Xiva: unibertsoa suntsitzen duen jainkoa da. Dantzaren jainkoa ere bada. Bere emaztea Kali jainkosa da, odol-egarritua; eta bere semea, Ganesa, elefante buruduna, jainko borondatetsu eta babeslea.
-
Xiva: unibertsoa suntsitzen duen jainkoa da. Dantzaren jainkoa ere bada. Bere emaztea Kali jainkosa da, odol-egarritua; eta bere semea, Ganesa, elefante buruduna, jainko borondatetsu eta babeslea.
Hinduismoak hogeita hamahiru mila jainko-jainkosa omen ditu. Inguruan duten guztia gurtzera (ibaiak, zuhaitzak, mendiak, animaliak) gonbidatzen ditu jarraitzaileak eta, halako erlijio batean logikoa denez, jainkotasunaren irudi ugari sortu ditu hinduismoak
nirvana
-
Nirvana ez da bizitzaren desagerpena. Nirvanaren xedea desira kaltegarriak desagerraraztea da, mina eta oinazea besterik ez baitute eragiten.
-
-