Narrasti gehienak, hala nola sugandilak, muskerrak, sugeak edo krokodiloak, lehortarrak dira. Beste batzuk, itsas dortokak, adibidez, urtarrak dira. Gehienak haragijaleak dira, harrapakinak osorik irensten dituzte, eta urdaileko urinen ondorioz hiltzen dira harrapakin horiek. Zenbait musker eta dortoka belarjaleak dira.