Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
4.Gaia:duela gutxiko historia ((urtean hil zen Franco. Urte gutxitan,…
4.Gaia:duela gutxiko historia
Mundua xxl. mendera bitartean
xx. eta xxi. mendeetan, gizarte- eta teknologia-aurrerapen
handiak egin dira. Hala eta guztiz ere, demokrazia Europara
iritsi zen arren, gizadiaren historiako gerrarik suntsitzaileenak
xx.ren mendearenhasiera zaila
urterako, europarrek
Afrika kolonizatu zuten, bai eta
Asiaren zati handi bat ere.
2.gobernu diktatorial
berriek Bigarren Mundu Gerra
eragin zuten Europan.
3.sufragio unibertsala
lortu zuten: emakumeek lehen
aldiz eman zuten botoa.
aurrerapen handiak lortu ziren
berdintasunerako eskubidean.
gure garaiko hasierako garaipena
inbertsio handiak egiten dituzte
teknologian, herritarren mesedetan. Adibidez: garraioen espa-
rruan, erreaktoreak, abiadura handiko trenak eta espazio-ontziak
sortu dira; telekomunikazioetan, sateliteak, telefono mugiko-
rrak eta Interneteko sareak egiten dira; medikuntzan, eskane-
rrak, ebakuntzak egiteko robotak eta abar asmatu dira.
munduko arazoak:
Desberdintasunak. Afrikako, Asiako eta Ameri-
kako eremu batzuetan, bai eta gure kontinentean
eta herrialdean ere, injustizia-egoerak gertatzen
dira, diktaduren, gerren edo pobrezia-egoeren
ondorioz.
Gure planetaren kontserbazioa. Erregaien, plas-
tikoen eta elektrizitatearen gehiegizko kontsu-
moaren ondorioz, edateko ura kutsatzen ari gara
eta Lurreko baliabideak agortzen.
Espaina xx. mendearen hasiera
1902tik 1931ra Alfontso XIII.a Borboikoa izan zen
errege.
Erregealdiaren lehen etapan, erregenerazionis-
moa garatu zen, herrialdearen egoera hobetze-
ko erreforma-saiakera bat.
Erregenerazionismoak ez zuen eragotzi 1917ko
krisi handia: greba gogorrak izan ziren eta Ma-
rokoko Gerran Espainiako hainbat soldadu hil ziren .
Herritarrek sentitzen zuten nahigabeak bultza-
tuta, Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpea
eman zuen, eta 1923. urtean, diktadura ezarri.
1930ean, Estatua kontrolatu ezin zuenez, Primo
de Riverak uko egin zuen, eta erregea erreforma
demokratikoak berrezartzen saiatu zen. Hala ere,
krisia eta diktadura zirela eta, talde asko erregea-
ren aurka zeuden.
1931ko udal-hauteskundeetan, errepublikanoek
hauteskundeak irabazi zituzten hiri nagusietan,
eta Alfontso XIII.ak uko egin zion erregetzari.
bigarren errepublika
Monarkiaren krisiak eraginda, 1931. urtean Bigarren
Errepublika aldarrikatu zen.
Lehenbiziko hauteskundeen ostean, Gorte berriek
konstituzio demokratiko bat onartu zuten, eta
herri aldean erreforma sakona egiten hasi ziren:
jabe handiei lurrak kendu zitzaizkien eta nekazarien
artean banatu ziren, Armada erreformatu zen, eta
autonomia-estatutuak ezarri ziren Katalunian eta
Euskadin. Lehen hezkuntza ere erreformatu zen.
Erreformak, ordea, astiro egin ziren, eta sektore
asko haien aurka zeuden. Tentsio politikoa area-
gotuz joan zen, eta alderdiak, ezkerrekoak nahiz
eskuinekoak, erradikalizatu egin ziren.
Horrez gainera, grebak, Armadaren nahigabea eta
ustelkeria larriagotu egin ziren, eta horren ondo-
rioz, sistema demokratikoa arriskuan jarri zen.
gerra zibila eta diktadura
Espainiako egoeraz baliatuz, militar-talde bat Erre-
publikaren aurka altxatu zen 1936an, tartean Franco
jenerala zegoela. Hiru urteko Gerra Zibil gogorrean,
espainiarrak elkarren aurka borrokatu ziren, eta he-
rrialdea suntsituta eta lur jota geratu zen.
Gerrak izugarrizko eragina izan zuen nazioartean,
Europako beste herrialde batzuetako soldadu bolun-
tarioek parte hartu baitzuten, eta demokraziaren eta
faxismoaren arteko borrokaren adierazgarri izan zen.
Gatazka amaitzean, Francok diktadura militarra
ezarri zuen. Galtzaile askori jazarri zieten, eta preso
sartu eta hil egin zituzten. Diktadurak lege demo-
kratikoak eta askatasunak deuseztatu zituen.
Gerra amaitzean, hiriak suntsituta geratu ziren,
bonbardaketen ondorioz.
Errepublikano asko beste herrialde batzuetan
erbesteratu ziren, Gerra galtzean. Europako eta
Amerikako herrialdeek hartu zituzten espainiar gehien.
Diktaduran, aurreko aldietan eskuratutako
eskubide guztiak galdu zituzten Espainiako
emakumeek. Senarraren sinadurarik gabe,
ezin zuten bankutik dirua atera edo lan egin.
urtean hil zen Franco. Urte gutxitan, Espainia demokrazia
bihurtu zen, eta emakumeek eta gizonek beren askatasunak
eta eskubideak berreskuratu zituzten. Nola gertatu zen?
Demokraziarako bidean
Diktadorea hil ondoren, politikariak eta herritarrak akordioak
lortzen saiatu ziren, iraganeko oinazea gorabehera, epe luzera-
ko demokrazia egonkor bat lortzeko. Hala, Trantsizio izeneko
prozesu bat abiatu zen.
Prozesu horretan, Francoren ordez Joan Karlos I.a ezarri zen
errege, eta hark Adolfo Suárez izendatu zuen presidente. Haren
gobernuan, diktadura desagerrarazi zuten legeak onartu ziren.
1978ko Konstituzioa... eta gaur egungoa!
1978ko Konstituzioa onartzea izan zen prozesu horren une go-
rena. Konstituzio horretan Estatua nolakoa den arautzen da:
Nazioaren subiranotasuna herrian datza, eta herritarrek hau-
tatzen dituzte beren ordezkariak sufragio unibertsalaren bidez.
Espainia monarkia parlamentarioa da: erregea da estatu-
burua, baina herriak hautatzen ditu Gorteetako kideak. Gor-
teek legeak onartu, eta Gobernuko presidentea hautatzen
dute herriaren izenean. Diputatuen Kongresua eta Senatua
dira Gorteak.
Espainian botere-banaketa dago: Estatuaren botere bakoi-
tza erakunde independente batean datza.
Espainiarrek eskubideak eta askatasunak dituzte, Espainia
zuzenbide-estatu soziala eta demokratikoa baita.
Espainia autonomien estatu bat da: autonomia-erkidegoek
zenbait alderdi kudeatu ditzakete, hala nola osasuna eta
hezkuntza.
gau egingo Espaia
Trantsiziotik aurrera, egonkortasun demokratikoko aldi bat izan
da Espainian, eta bi alderdi politiko txandakatu dira boterean:
Alderdi Sozialista (PSOE) eta Alderdi Popularra (PP). Urte horie-
tan, ongizate-estatua sendotu da.
Espainia eta Europar batasuna
Helburu hauek ditu, besteak beste:
Bakea eta lankidetza bermatzea.
● Bizi- eta lan-baldintzak hobetzea.
● Merkataritza eta pertsonen joan-etorriak erraztea.
● Herrialdeen arteko berdintasuna lortzea.
● Ingurunea eta naturaguneak babestea.
Horretarako, gobernu bat eta erakunde erkideak
sortu dira.