BALADAK
Balada izaera narratiboa duen genero poetikoa da. Formari begiratuta, poesia forma dute, metrika jakin bat eta errima izan ohi dituztelako. Edukiari begiratuta, aldiz, kontakizunak edo narrazioak dira, herriko gertakari garrantsitsuak kontatzen direlako, musikak eta kantak lagunduta. Horregatik, baladak memorian hobeto gorde dira, eta belaunaldiz-belaunaldi transmititu izan dira.