Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Ugalketa aparatua (Ugalketa aparatu femeninoa (Falopioren trompa…
Ugalketa aparatua
Ugalketa aparatu femeninoa
Falopioren trompa
Falopioren tronpak bi hodi dira eta umetokia obulutegi bakoitzarekin lotzen dute. Tronpetan elkartzen dira obulua eta espermatozoidea.
Umetokia
Umetokia muskulu organo hutsa da eta zabaldu egin daiteke. Haurdunaldian zehar, umekia gordetzen du.
Bagina
Umetokia muskulu organo hutsa da eta zabaldu egin daiteke. Haurdunaldian zehar, umekia gordetzen du.
Obulutegiak
Obulutegiak almendra itxurako bi organo txiki dira, eta han sortzen eta hazten dira, nerabezarotik aurrera, obuluak, emakumeen sexu zelulak.
Alua
Alua da kanpo organo bakarra. Baginarako sarrera babesten duten azal tolesturez osatuta dago.
Ugalketa aparatu maskulinoa
Zakila
Zakila kanpoko muskulu organo bat da eta barnean uretra du. Haren amaierako zatia, zakil mokoa, zabalagoa da, eta prepuzio deritzon azal kapa fin batek biltzen du.
Uretra
Uretra tsisa eta semena kanporatzen dituen hodia da.
Semen besikulak eta prostata
Bi semen besikulak eta prostata semen isurkaria sortzen duten guruinak dira. Sortutako likido horrek eta espermatozoideek eratzen dute semena.
Hodi deferanteak
Hodi deferenteak uretra eta barrabilak lotzen dituzten hodi finak dira.
Barrabilak
Barrabilak kanpoan dauden bi organo dira eta barrabilen zorro izeneko azal poltsa batek babesten ditu. Gizonen sexu zelulak, espermatozoideak, sortzen dira barrabiletan.