Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
NERBIO ZIZTEMAK ETA NEURONAK (Nerbio sistema Periferikoa (Euskal Herriari…
NERBIO ZIZTEMAK ETA NEURONAK
Nerbio sistema zentrala.
Giza nerbio-sistema: horiz: nerbio-sistema zentrala; urdinez: nerbio-sistema periferikoa
Nerbio-sistema animaliek, belakiak salbu, ingurunean edo beren baitan gertatutako aldaketen berri izan, informazio hori prozesatu eta integratu, eta ondorioz erantzun koordinatu bat eman ahal izateko duten sistema organiko konplexua da. Mikroskopikoki, bi atal nagusi ditu: Neuronak eta glia.
Makroskopikoki, nerbio-sistema zentrala eta nerbio-sistema periferikoa desberdintzen dira.
Nerbio-sistema zentrala entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute.
Nerbio-sistema periferikoa nerbio-sistema zentraletik ateratzen diren nerbioek osatzen dute (nerbio kranialek eta bizkarrezurreko nerbioek)
Gizakiengan egitura hauek ditu barne, beraz, nerbio-sistemak: Entzefaloa, bizkarrezur-muina eta nerbio periferikoak (kranialak eta bizkarrezurrekoak)
Nerbio sistema Periferikoa
Euskal Herriari buruzko lehiaketa martxan da. Parte hartu eta irabazi sari ederrak.
Nerbio-sistema periferiko
Kalitate neurketa AIGA information.svg: Hasi-motako artikulua (3.31)
Jump to navigationJump to search
Nerbio-sistema periferiko
Xehetasunak
Honen parte Nerbio-sistema
Konponenteak peripheral nerve Itzuli
Identifikadoreak
Latinez '
TA A14.2.00.001
FMA 9903
Terminologia anatomikoa
Nerbio sistema periferikoa (NSP) organo desberdinetara zabalduz nerbio-sistema zentraletik (NSZ) kanpo dagoen eta neurona eta nerbioek osatutako nerbio-sistemaren atala da.
Bere funtzio nagusia nerbio-sistema zentrala organoekin konektatzea da. NSZrekiko duen desberdintasuna, NSPak ez duela hezur edo muga hematoentzefalikoaren babesik da. Ondorioz, toxina eta kolpe mekanikoekiko esposizio handiagoa du.
Nerbio-sistema periferikoaren nerbioek informazioa eramaten dute gorputzeko errezeptoreetatik nerbio-sistema zentraleraino, eta baita azken honetatik efektoreetaraino (giharretaraino, adibidez).
Nerbio kranialek eta bizkarrezurreko nerbioek osatzen dute NSPa. Nerbio kranialek entzefalo-enborrean dute sorrera, bizkarrezurrekoak ,aldiz, bizkarrezur-muinean.
Nerbio-sistema periferikoa bi ataletan banatzen da:
Nerbio-sistema somatikoa: borondatezko mugimenduak zuzentzen dituena
Nerbio-sistema autonomoa edo begetatiboa: nahi gabeko erantzunak ematen dituena
NSParen neurotransmisore garrantzitsuenak azetilkolina eta noradrenalina dira.
Neuronak
Neurona nerbio-sistema osatzen duen zelula banako morfologiko eta funtzionala da, informazioa prozesatu eta garraiatzeko ahalmena duena. Egitura eta forma oso desberdinak har ditzake, baina guztietan bereiz ditzakegu soma edo gorputza eta luzakinak. Azken hauek bi eratakoak izan daitezke, axoia (normalean luzeena, neurotubulu eta neurozuntzekin) eta dendritak. :
Neurona gehienak ez dira birsortzen, beraz galtzen direnak betiko galtzen dira. Beren zeregin nagusia nerbio-bulkadaren transmisioan datza.
Halaber, Nerbio ehunaren bi osagaietako bat da, glia zelulekin batera.
1887an Ramon y Cajal espainiarrak neuronari buruzko lehen teoria plazaratu zuen.