Entzefaloa bizkarrezur-muinaren aurrealdeko zabalgune bat da, ornodunen nerbio-sistemaren organo gorena eta garrantzitsuena dena. Izan ere, bertan prozesatzen da bost zentzumenek jasotzen duten informazio guztia, eta giza-portaeran eta jokaeran eragina duten hainbat faktorek (adimena, oroimena, pentsamendua eta gogoa, senak...) entzefaloan dute erroa. Halaber, entzefaloa gorputzaren mugimenduen kontrolaz arduratzen da.