Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Informatika ((Lehenengo mailakoa) Bulegotika-aplikazioak (5-Irudi…
Informatika
(Lehenengo mailakoa) Bulegotika-aplikazioak
5-Irudi digitalak manipulatzen ditu, eta eginkizun horretan hainbat programaren aukerak
aztertzen ditu eta irudiak atzitzeko eta editatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.
6-Bideo-sekuentziak manipulatzen ditu, eta eginkizun horretan hainbat programaren aukerak
aztertzen ditu eta irudiak atzitzeko eta editatzeko oinarrizko teknikak aplikatzen ditu.
4-Bulegotikako datu-baseekin dokumentuak egiten ditu, eta eginkizun horretan datuak
manipulatzeko eragiketak deskribatu eta aplikatzen ditu.
7-Multimedia aurkezpenak egiten ditu, eta eginkizun horretan konposatzeko eta diseinatzeko
oinarrizko arauak deskribatu eta aplikatzen ditu.
3-Kalkuluko dokumentuak eta txantiloiak egiten ditu, eta eginkizun horretan kalkulu-orrien
aukera aurreratuak deskribatu eta aplikatzen ditu.
8-Posta eta agenda elektronikoa kudeatzeko eragiketak egiten ditu, eta eginkizun horretan
erabiltzeko beharrak haien konfigurazioarekin erlazionatzen ditu.
2-Dokumentuak eta txantiloiak egiten ditu, eta eginkizun horretan testu-prozesadoreen aukera
aurreratuak deskribatu eta aplikatzen ditu.
1-Bulegotika-aplikazioak instalatu eta eguneratzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak
interpretatu eta prozesuan egin beharreko urratsak deskribatzen ditu.
9-Aplikazioak erabiltzeko laguntza-teknikak aplikatzen ditu, eta eginkizun horretan
gorabeherak identifikatu eta konpontzen ditu.
(Lehenengo mailakoa) Tresneria muntatzen eta mantentzea
4-Informatika-tresneria mantentzen du, fabrikatzaileen gomendioak interpretatuta eta
disfuntzioak beren sorburuekin erlazionatuta.
5-Informatika-tresnerian softwarea instalatzen du, memoria-euskarri batean biltegiratutako irudi
bat erabilita, eta jarraitu beharreko prozedura justifikatzen du.
3-Parametro elektrikoak neurtzen ditu, seinale mota identifikatu eta unitate bereizgarriekin
erlazionatzen du.
6-Mikroinformatika-tresneria mihiztatzeko joera berriak ezagutzen ditu, horien abantailak
deskribatu eta tresneria erabiltzeko ezaugarrietara egokitzen ditu.
2-Mikroinformatika-tresneria mihiztatzen du, fabrikatzailearen planoak eta argibideak
interpretatuta eta muntatzeko teknikak aplikatuta.
7-Periferikoak mantentzen ditu, tresneria-fabrikatzaileen gomendioak interpretatuta eta
disfuntzioak beren sorburuekin erlazionatuta.
1-Mikroinformatika-tresneria estandar bat integratzeko osagaiak hautatzen ditu, horien
funtzioak deskribatuta eta hainbat fabrikatzaileren prestazioak konparatuta.
8-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu,
arriskuak eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.
(Bigarren mailakoa) Sareko zerbitzuak
4-Posta-zerbitzariak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan erabiltzeko eskakizunak
identifikatzen ditu eta konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu.
5-Web zerbitzariak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan erabiltzeko eskakizunak
identifikatzen ditu eta konfiguratzeko irizpideak aplikatzen ditu.
3-Fitxategiak transferitzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien
ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.
6-Urrunetik sartzeko metodoak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak
deskribatzen ditu eta dagozkien zerbitzuak instalatzen ditu.
2-Izenak ebazteko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta
aplikazioak deskribatzen ditu.
7-Hari gabeko sare seguruak hedatzen ditu, eta eginkizun horretan hautatutako konfigurazioa
justifikatzen du eta ezartzeko prozedurak deskribatzen ditu.
1-Dinamikoki konfiguratzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien
ezaugarriak eta aplikazioak deskribatzen ditu.
8-Sare lokaletatik sare publikoetarako sarbidea ezartzen du, eta eginkizun horretan izan
litezkeen esparru edo agertokiak identifikatzen ditu eta software espezifikoa aplikatzen du.
(Bigarren mailakoa) Lantokiko prestakuntza
5-Sistema eragileak eta aplikazioak instalatzen ditu lan-plana eta bezeroen beharrak
errespetatuta.
6-Sare lokaleko zerbitzuak eta Internet zerbitzuak dituzten instalazio txikiak instalatzen, abian
jartzen eta mantentzen parte hartzen du, eta eginkizun horretan esku-hartzea dokumentatzen du.
4-Matxurak diagnostikatzen eta konpontzen parte hartzen du, eta eginkizun horretan
mantentze zuzentzailea egiteko teknikak aplikatzen ditu.
7-Erabiltzaileari laguntzen dio, eta eginkizun horretan aplikazioak ustiatzearen arazoak
konpontzen ditu, enpresako arauen arabera.
8-Besteak beste edukiak, urrutiko ikaskuntza eta fitxategiak kudeatzen dituzten sistemak
instalatzeko, konfiguratzeko edo mantentzeko lanetan parte hartzen du, ezarritako lan-planari jarraiki.
2-Lanbide-jarduera garatzean ohitura etikoak eta lanekoak aplikatzen ditu, lanpostuaren eta
enpresan ezarritako prozeduren arabera.
1-Enpresaren egitura eta antolamendua identifikatzen ditu, eta horiek eskaintzen dituzten
produktu eta zerbitzuen produkzioarekin eta merkaturatzearekin erlazionatzen ditu.
3-Informatika-tresneria muntatzen du, ezarrita dauden kalitate-sistemaren prozesuei jarraiki.
(Bigarren mailakoa) Laneko prestakuntza eta orientabidea
4-Estalitako kontingentzien aurrean, Gizarte Segurantzako sistemaren babes-ekintza zehazten
du eta prestazio mota guztiak identifikatzen ditu.
5-Bere jardueraren ondoriozko arriskuak ebaluatzen ditu, lan-inguruneko lan-baldintzak eta
arrisku-faktoreak aztertuta.
3-Lan-harremanen ondoriozko eskubideak baliatu eta betebeharrak betetzen ditu, eta lankontratuetan horiek onartzen ditu.
6-Enpresa txiki batean, arriskuen prebentziorako plana egiten laguntzen du, inplikatutako
agente guztien erantzukizunak identifikatuta.
2-Talde-laneko estrategiak aplikatzen ditu, eta erakundearen helburuak lortzeko duten
eraginkortasuna baloratzen du.
7-Prebentzio- eta babes-neurriak aplikatzen ditu, eta tituluari lotutako lan-inguruneko arriskuegoerak aztertzen ditu.
1-Lan-munduratzeko eta bizitza osoan ikasteko hautabideak identifikatu ondoren, lan-aukerak
hautatzen ditu.
(Bigarren mailakoa) Sareko sistema eragileak
3-Domeinuak kudeatzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan beharrak identifikatzen ditu
eta domeinuak administratzeko tresnak aplikatzen ditu.
4-Sistemaren baliabide partekatuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan zehaztapenak
interpretatu eta segurtasun-mailak zehazten ditu.
2-Sareko sistema eragileen erabiltzaileak eta taldeak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan
zehaztapenak interpretatu eta sistema-tresnak aplikatzen ditu.
5-Sareko sistema eragilea monitorizatzeko eta erabiltzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun
horretan erabilitako tresnak deskribatu eta gorabehera nagusiak identifikatzen ditu.
1-Sareko sistema eragileak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak
deskribatzen ditu eta dokumentazio teknikoa interpretatzen du.
6-Sistema eragile libreak eta jabedunak integratzeko lanak egiten ditu, eta eginkizun horretan
baliabideak partekatzearen abantailak deskribatzen ditu eta software espezifikoa instalatzen du.
(Lehenengo mailakoa) Sare lokalak
3-Sare lokal kableatuetan tresneria elkarrekin konektatzen du, eta eginkizun horretan kableatuestandarrak deskribatzen ditu eta konektoreak muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.
4-Sareko tresneria instalatzen du, eta eginkizun horretan prestazioak deskribatzen ditu eta
muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.
2-Sare lokal baten kableatua hedatzen du, eta eginkizun horretan zehaztapenak interpretatzen
ditu eta muntatzeko teknikak aplikatzen ditu.
1-Sare lokal kableatuen egitura ezagutzen du, aplikazio-inguruneen ezaugarriak aztertzen ditu
eta horien osagaien funtzionaltasuna deskribatzen du.
6-Laneko arriskuen prebentzioari eta ingurumen-babesari buruzko arauak betetzen ditu,
arriskuak, eta horiei aurrea hartzeko neurriak eta ekipoak identifikatuta.
5-Sare lokal bat mantentzen du, eta eginkizun horretan hardware edo software fabrikatzaileen
gomendioak interpretatzen ditu eta disfuntzioen eta horien sorburuen arteko erlazioa ezartzen du.
(Lehenengo mailakoa) Postu bakarreko sistema eragileak
3-Sistema eragileak konfiguratzeko oinarrizko lanak egiten ditu, eta eskakizunak interpretatu
eta jarraitutako prozedurak deskribatzen ditu.
4-Sistema eragileak administratzeko oinarrizko eragiketak egiten ditu, eta eskakizunak
interpretatzen ditu eta sistema erabiltzeko optimizatzen du.
2-Sistema eragileak instalatzen ditu, eta horien ezaugarriak tresneriaren hardwarearekin eta
aplikazio-softwarearekin erlazionatzen ditu.
5-Makina birtualak sortzen ditu, horien aplikazio-eremua identifikatzen du eta software
espezifikoa instalatzen du.
1-Fitxategi-sistemen ezaugarriak ezagutzen ditu, eta horien motak eta aplikazioak deskribatzen
ditu.
(Lehenengo mailakoa) Informatika-segurtasuna
3-Segurtasun aktiboko mekanismoak aplikatzen ditu, ezaugarriak deskribatzen ditu eta
informatika-sistema erabiltzeko beharrekin erlazionatzen ditu.
4-Informatika-sareetan transmititutako informazioaren pribatutasuna segurtatzen du, eta
eginkizun horretan ahulguneak deskribatzen ditu eta software espezifikoa instalatzen du.
2- Biltegiragailuak kudeatzen ditu, eta eginkizun horretan egindako prozedurak deskribatzen ditu
eta informazioaren osotasuna segurtatzeko teknikak aplikatzen ditu.
5-Segurtasunari eta datuen babesari buruzko legeria eta araudia ezagutzen ditu eta horiek ez
betetzearen ondoreak aztertzen ditu.
1-Informatika-sistemetan segurtasun pasiboko neurriak aplikatzen ditu, inguruneen ezaugarriak
deskribatzen ditu eta beharrekin erlazionatzen ditu.
(Bigarren mailakoa) Web aplikazioak
3-Web fitxategiak kudeatzeko zerbitzuak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien
aplikazioak identifikatzen ditu eta fitxategien osotasuna egiaztatzen du.
4-Web bulegotikako aplikazioak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta
erabilera-inguruneak deskribatzen ditu.
2-Urrutiko ikaskuntza kudeatzeko sistemak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan gunearen
egitura eta sortutako direktorio-hierarkia deskribatzen ditu.
5-Mahaigaineko web aplikazioak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien ezaugarriak eta
erabilera-inguruneak deskribatzen ditu.
1-Eduki-kudeatzaileak instalatzen ditu, eta eginkizun horretan haien aplikazioak identifikatzen
ditu eta eskakizunen arabera konfiguratzen ditu.
(Bigarren mailakoa) Enpresa eta ekimen sortzailea
2-Enpresa txiki bat sortzeko aukera zehazten du, enpresa-ideia aukeratzen du eta haren
bideragarritasuna oinarritzen duen merkatu-azterketa egiten du, jardun-ingurunearen gaineko eragina baloratuta eta balio etikoak gaineratuta.
3-Enpresa-plan bat egiteko eta, ondoren, hura abiarazi eta eratzeko jarduerak egiten ditu.
Dagokion forma juridikoa hautatzen du eta, horren arabera, legezko betebeharrak identifikatzen ditu.
1-Ekimen sortzaileari lotutako gaitasunak ezagutu eta aintzat hartzen ditu, eta lanpostuen eta
enpresa-jardueren ondoriozko eskakizunak aztertzen ditu.
4-ETE baten oinarrizko kudeaketa administratibo eta finantzarioko jarduerak egiten ditu:
kontabilitate- eta zerga-betebehar nagusiak egiten ditu, eta dokumentazioa betetzen du.
(Lehenengo mailakoa) Ingeles teknikoa
2-Sektorearen eta nazioarteko merkataritza-transakzioen berezko dokumentuak interpretatu
eta betetzen ditu: ezaugarriei eta funtzionamenduari buruzko eskuliburua, eskabide-orria, jasotze- edo entrega-orria, fakturak, erreklamazioak.
3-Komunikazio-egoeretan jarrera eta portaera profesionalak identifikatu eta aplikatzen ditu,
herrialde bakoitzarekin ezarritako protokolo-arauak eta haren ohiturak errespetatuz.
1- Tituluaren lanbide-esparruarekin eta eskainitako produktuarekin/zerbitzuarekin lotutako
ahozko informazioa interpretatu eta erabiltzen du, eta haren ezaugarriak eta propietateak, enpresa motak eta horien kokapena identifikatu eta deskribatzen du.