Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
ALDAKETA MATERIAN (TALKEN TEORIA
Talken teoriaren arabera, erreakzio bat…
ALDAKETA MATERIAN
DEMOKRITO
Demokrito Abderakoa jakintsuak esaten zuen materia oso partikula txikiz eta zatiezinez osatuta zegoela; partikula horiei atomo deitu zien
DALTON
John Dalton britainiar zientzialariak bere teoria atomikoa eman zuen 1803an:
• Materia osoa atomo izeneko partikula zatiezinez eta oso txikiz osatuta dago.
• Elementu kimiko batean, atomo guztiak berdinak dira, eta beste edozein elementu kimikoren atomoen desberdinak.
• Konposatu bat proportzio finkoan konbinatzen diren bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta dago.
• Substantzia bakuna: atomo mota batez osatuta dago.
• Konposatua: proportzio finkoan konbinatutako atomo mota batez baino gehiagoz osatuta dagoen substantzia da.
Elementu kimikoen atomoak
Gaur egun, ehun elementu kimiko baino gehiago ezagutzen ditugu; hain zuzen, 118. Elementu kimiko bakoitzaren atomoak adierazteko, letra bat edo bi dituen ikur bat erabiltzen da. Lehen letra elementuaren iniziala da, eta maiuskulaz idazten da beti. Antzinatik ezagutzen diren elementuen ikurretarako, grezierazko edo latinezko izenak erabiltzen dira. Elementu batek baino gehiagok inizial bera badute, ikurrak beste letra bat du, minuskulaz idatzia.
-
TABLA PERIODIKOA
Elementu kimiko guztiak taula periodiko edo sistema periodiko izeneko taula batean adierazten dira. Zazpi ilaratan (periodoak) eta hamazortzi zutabetan (taldeak) ageri dira. Lauki bakoitzean, elementu kimiko bat dago, zenbaki atomikoaren -laukian ikus dezakezun zenbakiaren-ordenaren arabera antolatuta. Hurrengo ikasturteetan ikusiko duzunez, elementu batek sistema periodikoan duen lekuari behatuta, zer propietate dituen jakin dezakegu, baita beste elementu batzuekin konbinatuta zer konposatu eratzen dituen ere.
Atomoak, molekulak eta kristalak
Atomoak isolatuta edo beste atomo batzuekin konbinatuta egon daitezke.
2,Molekulak
Molekulak beti proportzio berean konbinatzen diren atomo berdinen edo desberdinen multzoak dira
Kasuan-kasuan, molekulek substantzia molekularrak edo konposatu molekularrak osa ditzakete.
Substantzia bakun molekularrak
Molekulak elementu beraren atomoz osatuta daude.
Konposatu molekularrak
Molekulak bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatuta daude.
Molekula baten formulan, elementuaren ikurra idazten da, eta azpiindize bat, elementuaren zenbat atomo dauden adierazteko.
Molekula batean elementu baten atomo bat badago, ez da 1 azpiindizea idazten. Adibidez: H20
3. Kristalak
Kristalak oso atomo kopuru handia era ordenatuan biltzen duten solidoak dira.
Atomo kopurua kristalaren tamainaren araberakoa da. Kristala osatzen duten atomoen arabera, substantzia bakun kristalinoak eta konposatu kristalinoak ditugu.
Substantzia bakun kristalinoak
Elementu beraren atomoek osatutako solidoak dira. Formulan, elementuaren ikurra adierazten da.
Konposatu kristalinoak
Proportzio finkoan dauden bi elementuren edo gehiagoren atomoz osatutako kristal-solidoak dira. Formulan, elementuen ikurra idazten da, baita zer proportziotan konbinatzen diren adierazten duen azpiindizea ere; 1 azpiindizea ez da idazten.
ATOMO ISOLATUAK
Naturan isolatuta dauden atomo bakarrak taula periodikoko 18. taldeko elementuenak dira. Hona hemen elementuok: helioa (He), neona (Ne), argona (Ar), kriptona (Kr), xenona (Xe) eta radona (Rn). Elementu horiei gas geldoak deritze. Atomo isolatuz osatutako substantzia bakun bakarrak dira.
Argona
Kriptona
Neona
Xenona
Helioa
Radona
-
TALKEN TEORIA
Talken teoriaren arabera, erreakzio bat gertatuko bada, erreaktiboen partikulek eraginkortasunez egin behar dute talka. Hori gertatzen denean, erreaktiboen atomoen arteko loturak hautsi, eta produktuak sortuko dituzten lotura berriak eratzen dira. Talka bat eraginkorra izan dadin, nahikoa energia eta orientazio egokia izan behar dituzte partikulek.
• Energia behar da, talkak erreaktiboen partikulak hautsi egin behar
baititu.
• Orientazio egokia behar da, talkaren ondoren atomoek produktue
tan izango dituzten loturak eratu daitezen.
Erreaktibo baten edo biren kontzentrazioa
Erreaktibo baten edo biren kontzentrazioa handitzen badugu, partikulen arteko kontaktua areagotzen da, eta errazagoa da erreakzioa gertatzea. . Erreaktibo baten kontzentrazioa handitzen bada,erreakzio-abiadura handitu egingo da.
• Erreaktibo baten kontzentrazioa txikitzen bada, erreakzio-abiadura txikitu egingo da.
Ukipen-azalera
Ukipen-azalera handitzean, errazagoa da erreaktiboek erreakzionatzea. Partikulak txikiagotuz edo disolbatuz lortzen da hori.
Erreaktiboen partikulen tamaina txikitzean, erreakzioaren abiadura handitu egiten da.
• Erreaktiboaren partikulak handiak badira, erreakzioa motelagoa izango da.
Tenperatura
Zenbat eta altuagoa izan tenperatura, orduan eta handiagoa izango da erreaktiboen partikulen energia. Hortaz, aukera gehiago daude partikulen arteko talkak eraginkorrak izateko eta atomoen arteko loturak hausteko.
• Tenperatura igotzen bada, erreakzioaren abiadura handitu egiten da.
• Tenperatura jaisten bada, erreakzioaren abiadura txikitu egiten da.
Katalizatzaileak
Katalizatzaileak erreakzioen abiadura handitzeko erabiltzen diren substantziak dira. Oso kantitate txikian jarduten dute, eta oso espezifikoak dira. Alegia, erreakzio bakoitzak bere katalizatzailea behar du. Elikagaigintzan edo detergenteetan erabiltzen diren entzimak dira adibide bat. Gure gorputzak digestioa errazteko entzimak sortzen ditu.
Erreakzio baten abiaduran eragina duten faktoreak
Erreakzio kimikoak oso azkarrak edo oso motelak izan daitezke. Talken teoriari esker, erreakzio kimiko bat nahi dugun abiaduran gertatzeko baldintza egokiak aukeratu ditzakegu.
Materia eta materialak
Irakurtzen ari zaren liburua paperez eginda dago; leihoko kristala, beiraz, eta markoa, zurez, metalez edo PVCz; boligrafo bat, plastikoz; jertse bat, artilez; eta kirol-jertse bat, kotoiz. Papera, beira, zura, metala, plastikoa, artilea eta kotoia objektuak egiteko erabiltzen diren material batzuk dira.
• Lehengaia: materialak egiteko erabiltzen den materia da.
Adibidez, papera egiteko zura.
• Material naturalak: **text**naturan daudenak dira. Haiek erabiltzeko, aldaketa fisikoak eragin behar zaizkio lehengaiari.
Adibideak: zura eta urrea.
• Materiala: objektuak egiteko prestatutako materia da.
Esaterako, koaderno bat egiteko papera.
• Material sintetikoak: naturan ez daudenak dira. Haiek lortzeko, aldaketa kimikoak eragin behar zaizkio lehengaiari. Adibideak: plastikoak eta beira.