Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
Arrokak: aniztasuna eta erabilerak (4) Arroka sedimentarioak eta fosilak…
Arrokak: aniztasuna eta erabilerak
1) Arroken aniztasun handia
Arrokak Lurreko materialik ugarienak dira eta mineral bakar batez edo gehiagoz osotutako agregatu naturalak dira
Arroken ezaugarriak
Konpozisioa: arroka batzuk mineral bakar batez osotuta dagoz (kareharria), hala ere, arroka gehienak mineral ugariz osotuta dagoz (granitoa)
Jatorria: sumendiek botatako laba solidotzean eratzen dira batzuk (arroka bolkanikoak) eta beste batzuk, beste arroka batzuk metatzearen ondorioz eratzen dira (arroka sedimentarioak)
Testura: arroka osatzen daben pikorren eta kristalen formaren, tamainaren eta banaketaren araberakoa da. Batzuetan kristal horiek giza-begiekaz ikus daitekez (granitoan).Beste batzuetan, aldiz, lupa edo mikroskopioa behar da
Beste ezaugarri batzuk: arrokak xaflatan antolatuta egon daitezke edo masibo itxuran. Arroka sedimentarioak fosilak izan daikiez, bolkanikoek berriz ez. Eta adin desberdinak daukiez
Nola behatzen zaie arrokei
Arroka batek zein ezaugarri daukozan eta zein motatakoa den jakiteko, komenagarria da arretaz behatu eta eskuekaz ukitu nolakoa den sentitzeko
Arroka bat aztertzean galdera ugari egon daitekeez
Homogeneoa ala heterogeneoa da? Arroka mineral bakar batez osotuta badago, kolore bakarra izango dau, eta homogeneoa izango da. Horrela ez bada heterogeneoa izango da
Arroka osatzen daben pikorrek kristalak dirudite ala beste harri baten zatiak?
Begiratu hutsean ikusten al dira arroka osatzen daben pikorrak?
Antzeko tamaina al dabe aleek?
Laminatan antolatuta dagoz?
Burbuilak egiten al dauz azido klorhidikoarekin?
Fosilak al daukoz?
2) Arroka plutonikoak
Lurrazaleko arroka heterogeneo ugarienetako batzuk begiratu hutsean ikus daiteke kristalez osotuta dagoz: arroka plutoniko esaten zaie. Granitoa, sienita, gabroa eta peridotita dira garrantsitzuenak
Granitoa: arroka kristalino grisa da, baina granito arrosa ere badago. Hauek osatzen dabe: kuartzoa, ortosa, pagliokasa eta biotita
Sienita: arrosa da, ez dauka kuartzorik, edo oso gutxi dauka. Ortosa da osagairik nagusiena
Gabroa: kolore ilunekoa da; pagliokasa eta biotita daukaz
Peridotita: gabroaren antzekoa da eta eta Lurrean mantua osatzen dau
3) Arroka bolkanikoak
Arroka bolkanikoak sumendiek jaurtitako materialetatik sortu dira. Hauek dira azpimarragarrienak: basaltoa, pumita eta odsidiana
Basaltoa: arroka beltza eta matea da, kristal gehienak mikroskopikoak dira. Sarritan hutsune asko daukoz (testura bakuoloduna)
Pumita eta apar-harria: kolore argia dauka eta uretan flotatzen dau. Zulo ugari daukaz (testura bakuoloduna)
Obsidiana: beltza da eta distira beirakara dau. Haustean gainazal ahur zorrotzak sortzen jakoz
4) Arroka sedimentarioak eta fosilak
Sedimentuak edo lehenagoko arroka-zatiak trinkotzean eratutako arrokak dira
Pikor edo zati horien tamainaren arabera, konglomeratua, harearria eta buztina bereizten dira
Konglomeratua: 2mm baino gehiagoko pikorrak izaten dabez. Pikor horiei klasto deritze. Beste material finago batzuek lotzen dabez klastoak eta matritzea osatzen dabe. Klastoak biribilak edo ertz askokoak izan daitezke . Ertz asko daukiezan arrokei bretxa esaten jake
Harearia: 2mm baino gutxiagoko pikorrez osotuta dago. Ukitzean oso latza da
Buztina eta argilita: oso pikor txikiz osotutako sedimentuak dira. Ukitzean leuna da
Kareharria: Arroka sedimentario batzuk ez daude beste arroka-zati batzuez osotuta. Arroka horien artean garrantzitsuena kareharria da
Zer dira fosilak eta nola eratzen dira?
Aintzinako izaki bizidunen gorputzen edo ekintzen aztarnak dira. Arroka sedimentarioetan dagoz eta beraien transformazioak jasan daitezke. Honela gertatzen da prozesua:
1) Organismo bat hil ondoren, sedimentuetan lurperatuta geratzen da
2) Atal bigunak berehala usteltzen dira baina gogorrek denbora gehiago irauten dabe
3) Sedimentua trinkotu eta arroka bihurtzen da eta organismoaren hondakina fosilisatzen da
4a) Atal gogorrak astiro mineralizatu eta gordeta geratzen dira
4b) Atal gogorrak disolbatu egiten dira eta hutsune bat uzten dabe. Lurpeko urek ekarritako materialek hutsune hori betetzen dabe. Horrela sortzen dan fosila organismoaren kanpoko moldea da.
Oro har, fosilizatzen diren atalak usteltzen zailenak izaten dira (eskeletoak, oskolak, maskorrak). Baina batzuetan gorputz osoa kontzerbatzen da
5) Zer esaten dauskue fosilek?
Fosilak aztertzean datu garrantzitsuak eskuratu daikeguz:
Zer organismo bizi ziren iraganean
Zer ezaugarri eukiezan organismo horiek: forma eta tamaina
Zer habitatean bizi ziren: itsasoan ala lehorrean
Organismo horien jokabide batzuk: taldeka ala bakarka bizi ziren
6) Arroka metamorfikoak
Arroka batzuk xaflaz osotuta dagoz, eta xafla horiek, elkarrekiko paraleloan dagoz. Laminatako antolaketa horri foliazioa deritzo
Arbela, eskistoa eta gneisa dira xaflaz eratutako arrokarik ohikoenak
Arbela: xafla lauez osotutako arroka bat da. Pikor tamaina txikia dau, begi hutsez ezin direnak ikusi. Jatorrian tupa edo errautsez osatutako materialetatik sortu da. Hainbat kolore izan daike, baina gehienetan gris iluna edo beltza da
Eskistoa: lamina izkurtuak daukoz. Kristalak lehen begiratuan ikus daitekez. Disdiratsua da
Gneisa: eskistoarenak baino kristal handiagoz osotuta dago. Zerrenda izurtuetan antolatuta dagoz mika, kuartzoa eta feldespatoa txandakatzen dira
7) Arroken erabilerak
Agregakinak: eraikuntzan erabiltzen diren legarrak, hondarrak eta arroka birrinduak dira. Zementuarekin nahasten dira, hormigoia egiteko (errepide eta trenbideetan erabiltzen dira
Hargintzako arrokak: bloketan erabiltzean dira, landu gabe; hau da, harrobitik atera bezala.
Granitoa, hareharria edo basaltoa erabiltzen dira. Koherenteak dira, presioarekiko erresintenteak dira eta ez dira erraz aldatzen eragile atmosferikoen eraginez
Arroka apaingarriak: ebaki eta leundu egin daitezke, distira eta edertasun handiago izan dezaten. Eskulturak eta apaintzeko objetuak egiteko erabiltzen dira, marmola izan da arroka apaingarri nagusia
Beste erainkuntza-material batzuk:
1) Adreiluak eta teilak (buztinezkoak)
2) Aglomeratzaileak: zementua eta karea
3) Beira
Erregai fosilak: ikatzak eta petrolioa esaterako dira erregei fosilak.
Ikatzak: Zohikatza, lignitoa, harrikatza eta antrazita dira. Energia elektrikoa lortzeko erabiltzen dira batez ere
Petrolioa: olio-tankerako likido ilun bat da. Nahiz eta likido izan arrokatzat hartzen da. Petroliotik ateratzen dira zenbait erregai, hala nola gasolina eta butanoa. Asfaltoa, plastikoak, detergenteak, intsaktizidak, ongarriak egiteko erabiltzen dira
8) Arroken eta mineralen ustiapena
Mineralak edo arrokak erauzteko indusketari meatze deritzo
Aire zabelako meatzea: mineralak edo arrokak gainazalean edo sakontasun txikietan egoten dira: harrobiak edo ebakiak izan daitekez. Harrobiak azalean edo oso sakontasun txikian dagoz. Ebakiak sakontasun txikiko edo ertaineko meatzeak dira eta mea metalikoak ustiatzeko izaten dira
Lurpeko meatzeak: hobia sakontasun handian badago, zulatzen dira. Tunel-sarea izaten dabe. Bide horizontalei galeria esaten jake eta bertikalei zulo. Mineral metalikoak ateratzeko ustiatzen dira, baita ikatza ere
Meatzaritza eta ingurumena: minelak eta arokak erauztean, ingurumena aldatu egiten da edo ingurumenean inpaktua eragiten da. Hori dela eta, meatzaritza-ustiategi bat baimentzeko ingurumen inpaktuaren ebaluazio bat egin behar da. Ustiategia agortzean meatzea lehen eratu egin behar da, beste erabilera bat izan dezan