Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
AINTZINAKO ERLIJIOAK (ERLIJIOA ANTZINAKO EGIPTON (Nilo ibaiaren inguruan,…
AINTZINAKO ERLIJIOAK
-
ISRAEL
Israel estatu txiki bat izan zen, ez inperio handi bat, baina bertako erlijioak gaur egunera arte iraun du. Antzinako Israeleko erlijioaren barruan sortu zen kristautasuna.
Israelen eta hango erlijioaren jatorria Abraham da, Jainkoak herri handi baten aita izateko aukeratu baitzuen. Hori guztia K.a. 1800. Urtean gertatu zen, gutxi gorabehera.
Judaismoaren liburu sakratua Tora da, Itun Zaharreko zati dena. Jerusalemeko tenpluan eta sinagogetan liburu sakratuak irakasten ziren.
-
Mesopotamiak gau egun Irakek hartzen duen lekua hartzen zuen, Tigris eta Eufrates ibaien inguruan. Inperioaren unerik gorena orain dela lau mila urte izan zen.
Beren jainkoei sakrifizioak eskaintzen zizkieten ziguratetan; piramide-itxurako tenpluak ziren, arrapala luzeak zituztenak.
Mesopotamian zibilizazio garrantzitsua garatu zen. Han sortu zen kuneiforme izena duen idazketa-sistema.
Naturako indarrekin zerikusia zuten jainko asko gurtzen zituzten, hala nola Eguzkia (Shamash) eta Ilargia (Sin). Hil ondorengo bizitzan sinesten zuten.
.
Apaizak aztitzat zituzten eta gizarte-klase oso boteretsua osatzen zuten. Kreazioaren misterioi buruzko mitoak ahoz transmititzen ziren.
-
Greziako zibilizazioaren ne gorena K.A. V mendian izan zen, eta Erromakoarena K.A. II mendeaz gerozti
Grezia eta Erroma zibilizazio handiak izan ziren; Mediterraneo inguruan hedatu ziren. Erromako Inperioa Antzinaroko handiena izan zen.
-
Grezian jaio zen demokrazia.
Berebiziko garapena izan zuten literaturak, zientziak, politikoak, arteek eta erlijioak.
Greziarrek eta erromatarrek tenplu ederrak eraiki zituzten, et jainko baten irudia gurtzen zuten bertan. Greziarrak orakuluari etorkizunari buruz galdetzera era joaten ziren tenplura.
-