Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
AINTZINAKO ERLIJIOAK (ERLIJIOA GREZIAN ETA ERROMAN (Grezia eta Erroma…
AINTZINAKO ERLIJIOAK
-
-
MESOPOTAMIAN
Beren jainkoei sakrifizioak eskaintzen zizkieten ziguratetan; piramide-itxurako templuak ziren , arrapala luzeak zituztenak.
Mesopotamian zibilizazio garrantzitsua garatu zen. Han sortu zen kuneiforme izena duen idazketa-sistema.
Mesopotamiak gau egun Irakek hartzen duen lekua hartzen zuen, Tigris eta Eufrates ibaien inguruan. Inperioaren unerik gorena orain dela lau mila urte izan zen.
Naturako indarrekin zerikusia zuten jainko asko gurtzen zituzten, hala nola Eguzkia (Shamash) eta Ilargia (Sin). Hil ondorengo bizitzan sinesten zuten.
Apaizak aztitzat zituzten eta gizarte-klase oso boteretsua osatzen zuten. Kreazioaren misterioi buruzko mitoak ahoz transmititzen ziren.
-
ISRRAEL
Israel estatu txiki bat izan zen, ez inperio handi bat, baina bertako erlijioak gaur egunera arte iraun du. Antzinako Israeleko erlijioaren barruan sortu zen kristautasuna.
Israelen eta hango erlijioaren jatorria Abraham da, Jainkoak herri handi baten aita izateko aukeratu baitzuen. Hori guztia K.a. 1800. Urtean gertatu zen, gutxi gorabehera.
Israelgo erlijioa, judaismo, monoteista da Jainko bakarra dute, munduaren eta biziaren hasiera eta amaiera dena. Judaismoak Jainkoaren irudiak debekatzen ditu, baita haren izena esatea ere,
Judaismoaren liburu sakratua Tora da, Itun Zaharreko zati dena. Jerusalemeko tenpluan eta sinagogetan liburu sakratuak irakasten ziren.