Please enable JavaScript.
Coggle requires JavaScript to display documents.
AINTZINAKO MUNDUKO ERLIJIOAK (ERLIJIOA ANTZINAKO EGIPTOAN (Egiptoko…
AINTZINAKO MUNDUKO ERLIJIOAK
Sortu zirenez geroztik, gizakiek, erlijioa behar izan dute. Antzinako garaietako sinesmenak eta gurtzeko moduek ez dute gaur egungoen antzik baina, azken finean, erlijioek gaur egun ditugun kezka berbari erantzuten zieten.
Antzinako erlijioak lantzeko honako alderdi hauei erreparatuko diegu:
Gurtza: tenpluak, irudiak edo imajinak, errituak eta zeremoniak, apaizak…
Erlijio-testuak: mitoak, eta ohiturak, liburu sakratuak…
Sinesmenak: jainkoak, biziaren zentzua, hil ondorengo bizitza, erlijiozko praktikak…
Non eta noiz praktikatu ziren: hizkuntza, pentsamoldea, gizarte-antolakuntza, artea…
MESOPOTAMIA
Mesopotamiak gau egun Irakek hartzen duen lekua hartzen zuen, Tigris eta Eufrates ibaien inguruan. Inperioaren unerik gorena orain dela lau mila urte izan zen. Mesopotamian zibilizazio garrantzitsua garatu zen.
Naturako indarrekin zerikusia zuten jainko asko gurtzen zituzten, hala nola Eguzkia (Shamash) eta Ilargia (Sin). Hil ondorengo bizitzan sinesten zuten.
Apaizak aztitzat zituzten eta gizarte-klase oso boteretsua osatzen zuten. Kreazioaren misterioi buruzko mitoak ahoz transmititzen ziren.
ERLIJIOA ANTZINAKO EGIPTOAN
Egiptoko inperioa gaur egun Egiptok eta Sudanek hartzen dituzte lurretan hedatzen zen. Bost mila urte baino gehiago iraun zuen eta eragin handia izan zuen beste kultura batzuetan.
Nilo ibaiaren inguruan, Egiptoko zibilizazioak bereziko garapena erdietsi zuen jakintzaren arlo guztietan. Idazkera hieroglifikoa erabilia zuten, ideiak adierazten zituzten idurietan oinarritzen zena.
ERLIJIOA GREZIAN ETA ERROMAN
Greziako zibilizazioaren ne gorena K.A. V mendian izan zen, eta Erromakoarena K.A. II mendeaz geroztik. Grezian jaio zen demokrazia.
Berebiziko garapena izan zuten literaturak, zientziak, politikoak, arteek eta erlijioak.
Grezia eta Erroma zibilizazio handiak izan ziren; Mediterraneo inguruan hedatu ziren. Erromako Inperioa Antzinaroko handiena izan zen
ISRRAEL
Israelgo erlijioa, judaismo, monoteista da Jainko bakarra dute, munduaren eta biziaren hasiera eta amaiera dena. Judaismoak Jainkoaren irudiak debekatzen ditu, baita haren izena esatea ere,
Israel estatu txiki bat izan zen, ez inperio handi bat, baina bertako erlijioak gaur egunera arte iraun du. Antzinako Israeleko erlijioaren barruan sortu zen kristautasuna.