Lantegietatik fabriketara: XVIII.mendera arte, lanak lantegi txikietan, eskuz eta tresna sinpleekin egiten zuten, lan-erritmoa kontrolatuz. Baina, XVIII.mendean sortu ziren makinak leku handia behar zutenez, fabrikak sortu ziren. Hau da, langileek makinekin lan egin ahal izateko instalazio handiak. Lehen makinak energia hidraulikoarekin funtzionatzen zuten baina handik gutxira energia iturri berri bat agertu zen, lurruna.
Lan egiteko modua aldatu zen; lan-banaketa --> produktibitatea areagotu, hau da, eskulangile batek denbora berean ekoitziko lituzkeen baino pieza gehiago ekoitz zitzakeen horregatik, fabrikazio-kostuak merkatu eta produktuen prezioak jaitsi, ordutegi finko batekin eta makinak ezarritako erritmoan lan egiten zuten.